BLOG HAU ZERGATIK?

Gaur eguneko telebista sozializatzeko erabiltzen den funtsezko tresna da, eta, bere eraginik aipagarrienak iritziak kontrolatzea eta errealitatea merkatu bihurtzea dira. Eta hori guztia lehen mailako emozioetara zuzenduta egiten du.

Telebistak nola funtzionatzen duen aztertuta eta atzean zer helburu ekonomiko eta ideologiko dituen agerian jarrita aurkituko dugu modua hainbat gauza ulergaitz eta kritikagarri ulertzeko, zeren telebistan ematen den ezer ez da inozoa, oso medio preziatua da –garestia ere bai– xalokerietan ibiltzeko.

Horregatik, guk uste dugu beharrezkoa dela irudioi buruzko gogoeta bat, teleikusle garen Homo Vidensok biluzik baikaude irudion aurrean, inork ez gaitu ohartarazi haien bertute eta akatsei buruz, –nahiz eta sumatzen dugun telebistako irudiak ez direla berezko sortzapenez egiten–. Ez dugu, aurrerantzean, behatzaile pasiboak izan nahi, teleikusle aktiboak baizik.

Irudiak arakatzen ditugunean, mezuen benetako edukiak eta testuinguruak aurkitu nahi ditugu, nork sortu dituen, noiz, zergatik. Nori egiten dien mesede edo nori kalte. Nork jarri dituen hor eta zertarako.

Gizartean hain eragin handia duen telebista hori nola ikusi behar den eskolan irakatsi behar da, idazmean oinarritutako gizartera egokitzeko irakurtzen eta idazten irakatsi ziguten bezala.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: