Archive for the ‘h. Emakumea’ category

EITBko albistegien azterketa – 2. Generoaren tratera

maiatza 25, 2011
2011/05/17

Emakumeek eta gizonek EITB taldearen albistegietan dituzten protagonismoa eta errepresentazioari buruz AZTIKERek egin duen azterlanaren emaitzetatik, jarraian garatuko ditugun bost ondorio azpimarratzen ditugu.

Ikusi ahal izango denez, azterlanetik ondorioztatzen diren konklusioen larritasunak hausnarketa sakona eragin beharko luke, neurriak berehala hartzera eramateaz batera, kontuan hartuta norainoko garrantzia izan behar duen hedabideen rolak berdintasunaren aldeko borrokan; kasu honetan, gainera, haien izaera publikoa ere hartu behar da kontuan.
Konklusioak hauexek dira:

1. Emakumeen ikusezintasuna.
2. Emakume eta gizonen errepresentazio estereotipatua.
3. Emakumeen eta gizonen errepresentazio hierarkiko eta diskriminatzailea. Albistegien egituraketa androzentrikoa.
4. Mugimendu feminista ez da existitzen albistegietan, eta urriak dira berdintasunaren inguruko irudiak edo emakumezkoen diskriminazio egoera islatzen dutenak.
5. Emakumeen aurkako indarkeria. Trataera sentsazionalistarekiko joera, berezko
indarkeria estruktural bezala tratatu beharrean.

Albiste hau hemen hartu dugu:

http://eitb.labsindikatua.org/?q=aztiker02

Advertisements

Kubako eta hegoaldeko emakumeen estereotipoak hausteko jardunaldiak. Edu Larzanguren.

urria 4, 2010

Hedabideek emandako irudi faltsuak salatu eta konponbideak sortzen saiatu ziren Gasteizen.

Berrian, irailaren 28an publikatua:

«Publizitatean Kubako emakumea agertzen dutenean, mulata runbazale eta sentsuala erakusten digute», dio Isabel Moya Kubako Editorial de la Mujer argitaletxeko zuzendariak. «Haatik, emakume kubatarrak uharteko profesional eta teknikarien %62 dira, eta osasungintzan munduko 70 herrialdeetan dabiltzan kubatarren %54».

Mendebaldeko hedabideek Kuba eta garatzeko bidean diren beste herrialdeetako emakumeez ematen duten irudiaz eztabaidatzeko jardunaldia antolatu du Gasteizen, biharko eta ostegunerako, Euskadi-Kuba elkarteak. Moyarekin batera, Inalvis Rodriguez arituko da, Kubako Generoaren Garapenerako aholkularia. «Matxismo higatua» ideiaz jardungo dute, besteak beste.

Hegoaldeko Emakumeak Hedabideetan lantegia egingo dute, 09:30etik 13:30era, Arabako hiriburuko Simone De Beauvoir Elkarteen Etxean. Hasieran, kazetarientzako bakarrik izan behar zuen lantegiak, baina entzule ororentzat zabaltzea erabaki dute, Raquel Agirre antolatzaileak argitu duenez. «Irratietan, telebistetan eta prentsan agertzen diren estereotipoak aldatzea da asmoa, eta bestelako komunikazioa egitea, genero ikuspegia kontuan hartuta», dio Agirrek.

Bi hizlariak kubatarrak dira, baina hegoaldeko emakumeen irudiaren inguruan jardungo dute, oro har. «Kubatarrak aukeratu ditugu uhartea etengabe dagoelako hedabideetan, arrazoi politikoengatik bada ere».

«Begirada folklorikoa»

Hirugarren munduko emakume eta gizonen inguruko irudia nola eraikitzen den aztertuko dutela dio Moyak. Aipatu du hedabideek «aurreiritzi zaharrak» behin eta berriz zabaltzen dituztela. «Estereotipook desberdintasunak nabarmentzen dituzte, batzen gaituena nabarmendu beharrean». Genero eta Komunikazio katedrako burua da Moya Habanako Unibertsitatean. «Tailerretan ez gara diagnostikoan geratuko, ordea, eta beste komunikazio molde bat iradokiko dugu, parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa».

Kubako gobernua aipatzen denean, gizon bizardunak datoz ia automatikoki burura. Horrek Kubako emakumearen irudi faltsua ezartzen lagundu ez ote duen galdetuta, «Mendebaldearen begirada folklorikoa eta kolonizatzailea» dagoela atzean esan du Moyak. Espainian emakumeen aurkako indarkeriaren maila handiak Kuban parekorik ez duela dio. «Iraultzaren 50 urteak ez dira ezer Mendebaldeko kultura judu-kristauaren 500 urteen aldean», dio irakasleak, «nahastuta, gainera, Afrikako kulturekin, oraindik matxismoaren zama astuna daukatenak».

Matxismo higatua

Iraultzak kultur oinarri horretan izan duen eragina azaltzeko, «matxismo higatua» kontzeptua erabiltzen du Inalvis Rodriguez aholkulariak. Politika publikoak erraz alda daitezke, baina familiaren eta bikotekidearen barruan pertsonek nola funtzionatzen duten aldatzea ez dela horren erraza azaldu du. «Kuba tradizionala eta matxista da, Latinoamerika osoa bezala, baina matxismo hori higatuta dago han, azken 50 urteotako eboluzioaren ondorioz». Gizonek seme-alaben hezkuntzan erantzukizuna hartu dutela aipatu du, adibide gisa.

Hedabideek estereotipoak eraikitzen laguntzen duten bezala horien kontrako borrokaren protagonista izan daitezkeela uste du Rodriguezek. «Europako hedabideei errealitatea erakusteko eskatuko nieke, estereotipo guztiak txarrak direlako emakumeen garapenarako».

“Hegoaldeko emakumeak komunikabideetan. Generoaren ikuspuntutik komunikaziorako tresnak” tailerrak

Iraila 10, 2010

Euskadi-Cuba elkartetik “Hegoaldeko emakumeak komunikabideetan. Generoaren ikuspuntutik komunikaziorako tresnak” tailerretara gonbidatzen gaituzte. Irailaren 28an eta 29an ospatuko dira Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean, Gasteizen.

Jardunaldi horiek “Cuba eta Arabaren artean Berdintasun sareak elkartuz“ proiektuaren barnean kokatzen dira, Arabako Foru Aldundiak finantziatuta. Proiektu hori 2010 urtean zehar garatu da.

Horrelako ekimenekin pentsaketa eremuak zabaldu nahi dituzte komunikabideetan, genero ikuspegitik egindako komunikazioa bultzatzeko.

Jendearen partaidetza izatea gustatuko litzaieke. Jardunaldietarako gonbidapenaz gain, bertan landuko den gai- zerrenda ere bidali dute.

Antolaketa errazteko, eta leku mugatuak daudenez, etorriko direnen baieztapena eskatzen dute. Horretarako, helbide honetan komunika zaitezkete haiekin:

sensibilizacion@euskadicuba.org

Tel. 94 415 11 07

Hizlariak

ISABEL MOYA. Genero eta Komunikazioko Katedrako presidentea eta Emakumearen Argitaletxearen Zuzendaria, Kuba

Elkarrizketa ikusi (bideoa): http://www.cubainformacion.tv/index.php?option=com_content&task=view&id=12988&Itemid=86

INALVIS RODRIGUEZ. Garapenerako Genroko aholkularia Kuban

Elkarrizketa ikusi (testua eta bideoa): http://www.cubainformacion.tv/index.php?option=com_content&view=article&id=14777:cuba-muestra-exitos-en-equidad-de-genero-pero-su-desafio-esta-en-el-ambito-familiar&catid=78&Itemid=65

Emakumeak filmeetan: Bechdel testa.

abuztua 4, 2010

Emakumeek pelikuletan duten garrantzia neurtzeko test erraza. Hiru galdera hauei erantzun:

1. Izena duten bi emakume edo gehiago daude?

2. Emakumeek elkarren artean hitz egiten dute?

3. Elkarren artean hitz egiten dutenean, gizonezkoei buruz ez den zerbaitetaz mintzo dira?

Film gehienek ez dute froga hau gainditzen.

Alison Bechdel komikilaria. Irudia klikatuz bere blogean sar zaitezke.

Il corpo delle donne. Lorella Zanardo.

abuztua 1, 2010

Dokumental italiarra (azpitituluak gazteleraz). Bertan erakusten da nola erabiltzen den emakumeen gorputza telebistan:



Ezagutu ezazu bloga

“EL CUERPO DE LAS MUJERES es el título de nuestro documental de 25 minutos sobre el uso del cuerpo de la mujer en la televisión. Empezamos de una urgencia. La constatación que las mujeres, las mujeres reales, están desapareciendo de la televisión y que son reemplazadas por una representación grotesca, vulgar y humillante. La pérdida nos parece enorme: la cancelación de la identidad de las mujeres ocurre bajo la mirada de todos, pero sin que haya una reacción adecuada, ni por parte de las mujeres mismas. A partir de aquí, se abrió camino la idea de seleccionar las imágenes televisivas que tuvieran en común la utilización manipuladora del cuerpo de las mujeres para contar lo que está pasando no sólo a quien nunca mira la televisión, sino a quien la mira, pero “no ve”. El objetivo es interrogarse y preguntar sobre las razones de esta cancelación, un verdadero “pogromo” del cual somos todos espectadores silenciosos. Luego, el trabajo puso de relieve la cancelación de los rotros adultos en la televisión, el uso de la cirugía estética para cancelar cada huella del paso del tiempo y las consecuencias sociales de esta remoción.”

Girlpower. se: medioetan emakumeen zer nolako irudia hedatzen den.

martxoa 27, 2010

Kanpaina hau Suediako Osasun  eta Gizarte Gaietarako Ministerioak eragin zuen 2006an. Kanpainaren helburua hau da: neska gazteak ohartaraztea medioetan erabiltzen dituzten irudiak gezurra direla.

Haien orrialdean galdera hau luzatzen dute: Egunean, zenbat mila aldiz ikusten dituzu mezuak eta irudiak nolakoa izan behar zaren esaten dizutenak? Kaleko iragarkietan, telebistan, egunkarietan. Ez zara nekatzen perfektu izan beharrarekin?

Bideoa ikusteko, klik egin hemen: goiko irudiaren berdina agertuko zaizu, handixeago. Ondoren, REVEAL THE BLUFF-en sartu eta kargatu arte itxaron. http://demo.fb.se/e/girlpower/retouch/

Girlpower proiektuaren site-a ikusteko:

http://demo.fb.se/e/girlpower/section4/index.html

telebistak laguntasuna ematen digu

martxoa 7, 2010

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA