Archive for the ‘Sailkatu Barik’ category

Kameratoiaren zazpigarren edizioa Uribe Kostan izango da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik

ekaina 20, 2011

© cc-by-sa  Topagunea ¦ 2011-06-15 ¦

Azken sei urteotan bezala, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du, Lemoiz, Sopelana eta Urdulizko udalekin eta Uribe Kostako Mankomunitatearekin batera. Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Horretarako, bost eguneko epea dute ikus-entzunezko lan baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizio lanak burutu eta jendaurrean aurkezteko, beti ere antolakuntzak jarritako gai bati eta ezaugarri batzuei jarraiki. Kameratoilariek uztailaren 9an izango dute lehen hitzordua, Urdulizko Kultur Etxean, bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko.

Hortik hasita, esan bezala, bost eguneko epea izango dute kameratoilariek bideoa pentsatu, egin eta aurkezteko. Beranduenez ere uztailaren 14an aurkeztu beharko dituzte bideoak, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizioetan bezala, epaileek hiru sari emango dituzte, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Behin epaimahaiak erabakia hartuta, lehiakideek bigarren hitzordu bat izango dute, uztailaren 23an Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean. Orduko horretan, sortutako lan guztiak ikusteko aukera izango da, eta irabazleen izenak ere jakinaraziko dira.

Aurreko edizioetan Eibarren, Aiaraldean, Elgetan, Donostian, Bermeon eta Ermuan parte hartu zuten gazteek argi utzi duten moduan, gazte euskaldunen artean badago hori eta gehiago ere egiteko irudimena eta gaitasuna. Halaxe erakusten dute urtez urte teknika zein eduki aldetik etengabe hobetuz doazen lanak.

Parte hartzeko baldintzak ez dira gehiegi:

  • Gazte euskalduna izatea (lanak euskaraz aurkeztu behar dira eta).
  • Bideoa ekoizteko kamera, ordenagailua eta beharrezko tresneria izatea.
  • Ekainaren 24a baino lehen izena ematea.

Dena den, guk baino hobeto, Urko Aristi lagunak azalduko dizue zertan den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko:

Amaitzeko, egunean sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Eduki kulturalak erabiltzeko lizentzia horrek, copyright ezagunak ez bezala, sormen lanen zabalkundea errazten du, baimena ematen baitu nahi duen edozeinek edukiok zabaldu, berrerabili eta haietan oinarrituta lan berriak sortzeko, beti ere jatorrizko egileak aipatzeko eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatzeko betebeharrarekin. Topaguneak berak aukera hori aprobetxatu du azken urteetan, KAMERATOIAn sortutako hainbat bideo herriz herri doan Laburbira film laburren zirkuituan txertatzeko.

Aurrekoetan bezala, Kameratoiak webgune propioa du aurten ere. Bertan, lehiaketaren oinarriak, aurreko edizioetako lanak, izena emateko aukera eta beste hainbat jakingarri aurki daitezke. Honako hau da bere helbidea www.kameratoia.com

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa 1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 96 Euskara Elkartek osatzen dute . Elkarteon zein Federazioaren beraren helburua euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen dituzte, hala nola haur eta gazteen aisialdia, kulturgintza, tokiko hedabideak, mintzapraktika, entitateak euskalduntzea eta sentiberatzea.

Advertisements

“Pausurik pausu euskalakari”: grabaketa nola egin zuten.

martxoa 6, 2011

Grabaketa eguneko making of-a:

“Pausurik pausu euskalakari”. Lauro ikastolakoek egin duten aurreneko flash mob-a euskaraz .

martxoa 3, 2011

Lauro ikastolako euskalakariek euskalaklip lehiaketarako egindako bideoa:

Imanol Agirreren bitartez

“El lenguaje de la imagen”, Marta Rodriguez Hernandez.

otsaila 8, 2011

Filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte ETB3n, euskarazko azpitituluekin. Sustatu.

urria 9, 2010

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-10-01 ¦ 12:42 ¦ zinema

Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin emango dituzte pelikualak datozen ostegunetan, ETB3ko Zinemateka saio berrian. Pelikularen ondoren, mahai-ingurua egingo dute hainbat gonbidatuk mahai-ingurua egingo dute Amaia Kaierok gidatuta, ikusentzuleen Twitter eta Facebook bidezko iritziekin batera. Lehenengo saioa urriaren 7an izango da, 22:30etan.

Urriaren 7ko estreinaldirako, Faster, pussycat, kill, kill! aukeratu dute, Russ Meyer zuzendariak 1965. urtean egin zuen pelikula hain zuzen ere. Lan horrek askatuko dituen hari muturrei tira egiteko, gainera, Irene Ormazabal, Danel Eizagirre eta Iban del Campo egongo dira saioan, geroko solasaldian. Amaitzeko, Dirty Martini Iban del Camporen beraren film laburra ikusi ahal izango da.

Faster, pussycat, kill, kill! horren ondoren, Zinematekan honako filme hauek emango dituzte hurrengo saioetan:

  • Things you can tell just by looking at her (Rodrigo García, 2000)
  • Henry: portrait of a serial killer (John McNaughton, 1986)
  • Casa de los babys (John Sayles, 2003)
  • Klass (Ilmar Raag, 2007)
  • Berlin (Julian Schnabel, 2007)
  • Code 46 (Michael Winterbottom, 2003)
  • Hurlyburly (Anthony Drazan, 1998)
  • Dead man (Jim Jarmusch, 1995)
  • Mauvais sang (Leos Carax, 1986)
  • The Dangerous Lives of Alter Boys (Peter Care, 2002)
  • Mona Lisa (Neil Jordan, 1986)
  • Donnie Darko (Richard Kelly, 2001).

Sare sozialen bidezko parte-hartzea

Hasieran esan bezala, pelikulen ondorengo mahai-inguruan sare sozialen bidez parte hartzeko aukera egongo dela iragarri dute. Twitter bidez jakin genuen hain zuzen ere albistearen berri. Parte hartzeko, @zinemateka da programaren Twitter kontua eta facebook.com/zinemateka Facebookeko euren orrialdea.

Sustatun askotan aipatu izan da kontua. 2005eko otsialean adibidez jatorrizko bertsioen aldeko iruzkin dexente daude artikulu horretan, eta lehenagotik ere aipatu izan da kontua.

Bi urte daramatza, bestalde, azpitituluak euskaraz trukatzeko webguneak, azpitituluak.com

“Televisiòn Manipulación”, Taska

Iraila 14, 2010

Taska, Palentziako taldearen bideoklipa.
Mario Nieto García-k eginda.
Laguntzaileak: Omar(Última Galaxya), A.Blasko(Zero23), R.Velasco, Sergio García, David Val, Vega del Pradoko Institutoa.

TELEBISTA-Roke-ren elkarrizketa.

Iraila 3, 2010