Archive for the ‘Haurrak’ category

Juan Carlos Monederoren azterketa: “El rey leon”

uztaila 20, 2011

Disneyren animazioek erabiltzen dituzten zenbait mezu ezkutu:

Telebista eta umeen ikasteko gaitasuna (baieuskarari.org)

apirila 5, 2011

Bost urteko semeak gaztelera nola ikasi nuen galdetu dit, “nik bezala marrazki bizidunak ikusten?”. Ez dut erantzuten jakin, baina suposatzen dut telebistak gazteleraren ikaste-prozesuan lagundu zidala. Ikasten agian ez, baina gaztelera ulertzen seguru lagundu zidala.

Gure etxean euskaraz hitz egiten da, umeak ikastolan euskaraz egiten du eta lagunekin ere euskaraz aritzen da. Hiru urte izan arte ez zuen gazteleraz ulertzen baina azken urtean, batez ere, telebistaren bidez asko ikasi du. Ona al da?

Semeak Bob Esponja eta Gormitien “ laguntzarekin ” gaztelera ikasi duela esan dezaket. Ez du egunero telebistaren aurrean orduak pasatzeko beharrik izan, tartetxo batzuekin nahiko. Bob eta Gormitiak euskaraz baleude nire semearen gaztelerarekiko ulermena, une honetan, askoz murritzagoa izango litzateke. Egia esan ez zidan batere kezkarik sortzen gaztelera ez ulertzea banekielako, lehenago edo geroago, ikasiko zuela.

Egia da telebistaren bidez bakarrik zaila dela hizkuntza bat ondo ikastea, baina ulermena lantzeko tresna egokia al da?

Eta zer gertatzen da euskararekin? Umeek telebistako marrazkien bidez ikasten al dute euskara? Etxean gaztelera besterik entzuten ez duten umeek, euskaraz ikusten al dute telebista?

Leire Luengo (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria)

Bai Euskarari blogean ikusia. Hemen klikatu artikuluaren erantzunak irakurtzeko!

“Haur Zinemateka” (CIVICAN), film eta telesail bilduma. Lolo Rico.

azaroa 19, 2010

Lolo Ricok egin duen liburu honetan batu dira haurrei zuzenduta egin diren ikus-entzunezkoen ekoizpenik onenak.

Bertan aipatzen diren film zein telesail bakoitzak liburuzain, hezitzaile eta gurasoei zuzendutako azterketak eta iradokizunak ditu, beti ere haurren heziketa etiko eta estetikoarekin konprometiturik eta ikuspegi kritikotik ikusita.

Film bakoitzaren fitxa teknikoak autorearen balorazioa darama eta bertan, filma zein adinetan den egokia, zein generotakoa den, zeri buruzkoa den eta protagonistaren ezaugarriak zeintzuk diren aipatzen dira.

Publikazioa Caja Navarrak egin du.

erreferentziak:

Biblioteca CIVICAM

Para conocer el mejor cine para nuestros hijos, PascualSerrano.net

Euskarazko marrazki bizidunak online ikusteko eta deskargatzeko. Sustatu.

uztaila 29, 2010

Euskarazko dozenaka marrazki bizidunen bilduma bat egin dute sarean. Artxiboak Megaupload zerbitzuaz baliatuta sareratu, eta edonork ikusi, webguneetan embed kodearen bitartez pegatu edo ordenagailura deskargatu eta offline ikusteko aukerarekin

Artxiboan aurkitu ditzazkezu:

Marrazki bizidunen kapituluak eta pelikulak online ikusi edo zure ordenagailura deskargatu ditzazkezu.

Argazkiak.org  | Megaupload: ikusteko eta deskargatzeko © cc-by-sa: josu

Bi modu, beraz:

  1. Artxiboak zuzenean ikusteko, bideo bat aukeratu eta ezkerrean klikatu View on Megavideo. Ez dugu aukera hau bideo guztietan ikusi.
  2. Artxiboak deskargatzeko: bideo bat aukeratu eta eskuman captcha kodea bete ondoren klikatu download file botoia. Hori klikatu eta gero, 45 segundu itxaron beharko dituzu bideoa deskargatu ahal izateko. Download link agertuko zaizu segundu horietan guztietan, baina klikatzen baduzu berriro ere bete beharko duzu captcha eta 45 segunduak itxaron. Beraz, ez klikatu esteka hori, eta izan pazientzia 45 segundu horietan.

Argazkiak.org  | Megaupload deskargatzeko © cc-by-sa: josu

Guk egindako probaren bideo kaptura egin dugu instrukzio hauek argigarriagoak izan daitezen.

Badago modua 45 segundu horiek ekiditeko: Premium izeneko kontu bat eginda eta horretarako ordainduta. Horrelako konturik gabe motelagoak dira deskargak. Bigarren deskarga bat egitera joan garenean, gure IP helbidetik beste deskarga bat egiten ari ginela esan digu eta hura bukatu arte ezingo genuela bigarren artxibo hori deskargatu. Lehenengo deskarga amaitu dugunean, 2 minutu gehiago itxaroteko eskatu digu.

Baina oztopo horiek gaindituta, deskargatu daitezke marrazki bizidunak. Banan banako deskargak bakarrik onartzen ditu sistema honek, baina webgunean bertan ematen dituzten instrukzioetan JDonloader edo Tucan programekin deskargak automatizatzeko proposatzen dute.

Proiektuarekin kolaboratzeko

Laguntza eta kontaktua atalean instrukzio batzuk kargatu dituzte gaztelaniaz:

Webgune honekin kolaboratzeko e-mail kontaktua ematen dute bertan: marrazkiak @ gmail.com

IRAKUR EZAZU JATORRIKO ARTIKULUA SUSTATUN

Haur txikiek telebista aurrean ematen duten denborak geroan eragina duela frogatu dute.

maiatza 24, 2010

Zientzialari talde baten ikerketek (Université de Montréal,  Sainte-Justine University Hospital Research Center eta University of Michigan), haur txikiek telebista aurrean ematen duten denborak geroan eragina duela frogatu dute.

Telebistari begira emandako ordu kopuruak erlazio zuzena du etorkizunean haur horrek eskolan izango duen inplikazioarekin, baita garatuko duen matematikarako trebeziarekin ere.

Zientzialarien emaitzen ondorioz, txikitan telebista asko ikusi duen haurrak, gorputz-masa handiagoa izateko aukera handiagoa du bizimodu sedentarioa eta zabor-janaria kontsumitzearen ondorioz, eta eskolan,  ikaskideen aldetik biktimizatzeko posibilitate gehiago ditu.

Ikerketaren helburua hau zen: telebista ikusi duten bi urteko haurrek zer nolako garapen intelektuala izango duten jakitea.

Ikerketa horretan 1314 haur aztertu ziren. Gurasoek, umeek 29 hilabete eta 53 hilabete zituztenean, zenbat telebista ikusten zuten esan behar zioten ikerketa taldeari. Gainera, ume horien eskoletako irakasleek, haurrok hamar urte izan arte, haien maila akademikoa, osasun ohiturak eta arlo psikosoziala baloratu zituzten.

Ikerketak datu hauek eman ditu:

Telebista txiki-txikitatik ikusi duten aurren artean…

  • Eskolan %7 gutxiago hartzen dute parte.
  • Matematiketan %6 jaisten da errendimendua.
  • Asteburuetako ekintza fisikoak %13 murrizten dira.
  • Ekintza fisikoak %9 gutxiago egiten dira.
  • Gasa duten edari gehiago edaten dituzte.
  • Zabor-janaria %10 gehiago kontsumitzen dute.
  • Gorputz-masa %5 handiagoa dute.
  • Gelako ikaskideen aldetik jasandako biktimizazioa  %10 handiagoa da.

Hemen duzu artikulua:

http://www.nouvelles.umontreal.ca/udem-news/news/20100503-toddlers-tv-early-exposure-has-negative-and-long-term-impact.html

Erreklamazio-Inprimakia

maiatza 19, 2010

Espainiako Gobernuak haurrentzat egokiak ez diren edukien salaketa egiteko toki bat du:

Haurrentzat egokiak ez diren edukiak zalatzeko ERREKLAMAZIO-INPRIMAKIA

Espainiako Gobernuak zenbait katearekin akordio bat zinatu zuen 2004 urtean. Bertan, haurren babesa helburu zuen kode hau adostu zuten:

Telebisten edukiei eta haurrei buruzko autoerregulazio kodea

Kode hori, egunero, behin eta berriz hausten da. Norbaitek salatu nahi izango balu katearen bat, inprimakia hor dago. Ez dakiguna da ezertarako balio duen…

Telebista ikusten ikasi! (1988, TVE)

maiatza 11, 2010

EZ OTE DA IZANGO TELEBISTA GEHIEGI IKUSTEN DUZULA?

Contrapunto Agentziak TVErako sortua. Kanpaina,  Cannes-ko 36. Publizitate Zinema-jaialdiko sariduna izan zen.