Archive for the ‘Albistegiak’ category

Irudien manipulazioa albistegietan: Tripoli hartzea (RT)

abuztua 28, 2011
Advertisements

Albistegien manipulazioa eta Libia.RT.

martxoa 24, 2011

Ahmadineyad-i elkarrizketa Espainiako TVE-n

martxoa 22, 2011
 
 
 

 

 

 

 

 

 Ana Pastor kazetaria (Los desayunos de TVE) Teheranera (Iranera) joan zen bertako lehendakaria, Mahmud Ahmadineyad, elkarrizketatzera. TVE-n  nahiko arrandikeriz  iragarri zuten emanaldi haren azterketa interesgarri hau aurkitu dugu:

 El presidente iraní esquiva los dardos de Ana Pastor (El control de la información)

Fox News eta analisi geopolotikoak, telepredikadore moduan…

martxoa 12, 2011

Sustatu.con-en ikusitako artikulua

© cc-by-sa  Juan Etxenike ¦ 2011-03-05 ¦ 11:21 ¦ geografia

Orain dela hilabete bat argitaratu Fox News kateak baliatutako mapa bat. Bertan Egipto Iraki dagokion tokian agertzen zen. Oraingoan ere Mediterranearen hegoaldean gertatzen ari dena aztertzen jartzen dira analisi geopolitikoak eginez eta mapak baliatuta. Orain mapak zuzen daude…

Glenn Beck-ek “animatzen” ditu igande goizeko saioak, eta igande denez telepredikadore baten moduan azaltzen ditu.

Glenn Becken arabera herrialde arabiarretan gertatzen ari dena Marxista eta Islamisten arteko elkarlanaren ondorioa da. Konspirazio teorian aditu xamarra omen da, eta bere iritziz, Londoneraino Kalifato musulman erraldoi bat osatzeko ahalegin baten aurrean gaude. Lehenengo Mundu Gerraren aurreko egoerarekin parekatzen du gaurkoa.

Nork sutu duen EITB ezbaian, baina etxe hori sutan dago bai

azaroa 15, 2010

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-11-09 ¦ 08:56 ¦ hedabideak

Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak are gehiago nahastu du EITBren inguruko nahaspila, atzo argitaratutako elkarrizketa batean botatakoekin. EAJk ohar batekin erantzun zion Idigorasi atzo, eta gauez, komunikatu ofizialarekin EITBren zuzendaritzak erantzun zuen. Bide batez, guztiaren jatorrian dagoen bideoa publiko egitea erabaki du EITBko zuzendaritzak.

Jatorrian, Estatutuaren urteurrenaren inguruan kutsu politikoa zuen testu bat prestatu izana, eta huraxe erredaktore bati irakurriarazi nahi izatea dago. Horretaz informatu genuen Sustatun, baita ondoren izandako erreakzioez. Testu hura, azkenean, kontratu ez iraunkorra zuen pertsona batek irakurri zuen albistegirako. Irakurketari uko egin zion kazetaria, eta haren egoera salatu zuena, espedientatu egin zituztela zabaldu zen. Erreakzio gisa, langileek oharra kaleratu zuten, eta baita pankarten bidez protesta publikoa egin.

EITBko Zuzendaritzak, bideo eta testu hartan zertaz lotsatu ez dagoela erakusteko edo, publiko egin du bideoa atzo.

Polemika honek egindako bidean, atzo egun latza izan zen, batez ere ETBko zuzendari Miguel Angel Idigorasek elkarrizketa batean sekulakoak eta bi bota zituelako El Correo egunkarian. Badirudi ezker abertzale erradikalenak kontrolatzen duela EITB, bai lehen, eta bai orain.

Lehen:

Durante 30 años, en ETB se ha convivido gracias a un pacto de no agresión entre las direcciones nacionalistas y el mundo más radical de la plantilla. El PNV dirigía la televisión y, a cambio, la izquierda más radical, respaldada por ELA y LAB, campaba a sus anchas.

Orain:

Hay grandes profesionales. Pero parte de la plantilla la forma gente que no quiere el enfrentamiento, que mira para otro lado y da la callada por respuesta, mientras otro sector, instigado desde fuera y por propia ideología, no permite que nadie ejerza la dirección. Los más radicales tienen el control interno.

Kontrol ikaragarri horretan, nonbait, EAJkoen laguntza du kanpotik, alderdi horrek lagundu diolako sutea eragiten EITBren barruan dagoen nukleo erradikalari; horixe sinesten du Idigorasek.

Horren aurrean, oharra kaleratu zuen atzo arratsaldez EAJko Euzkadi Buru Batzarrak. Pasarte bat:

Gertakari multzo honek Euskal Telebista eraman du guztiz jasanezina den egoerara. Kudeaketa lanetik ateratzen diren datuak argiak dira. Gizartean ospe ona galdu dute eta urte betean ikus- entzuleriaren erdia baino gehiago galdu da. Datu hauek zalantzan jarri dute ETBren egitasmoaren bideragarritasuna eta atzera bueltarik ez duen egoerara eraman dute zuzenean edo zeharka Euskadiko 3000 famili hartzen dituen egitasmoa.

Eta ohar honen aurrean, EITBko zuzendaritzaren beste ohar bat, Idigorasen alde, EAJren kontra, eta sei puntu nabarmenduz.

  • Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariari bere babesa eskaini nahi dio berriro ere.
  • Gezurrezkotzat jo eta ukatu egiten du kazetari bati berak ez idatzitako tesu bat inposatu nahi izana.
  • Ukatu egiten du erabat, saileko buruaren irizipideak intentzionalitate politikoa izan zutela
  • Hartara, ika-mika sortu duen bideoa eitb.com-en zintzilikatzea erabaki du, ikusleek edukia balora dezaten.
  • Berriro ere azpimarratu nahi du erakundeekiko errespetu eta denfentsarekin duen konpromisoa, balore demokratiko eta etikoen aldeko erantzukizuna eta indarkeriaren biktimei arreta.
  • Azkenik, EITBn borroka eta jazarpen politikoa egitea helburu izanik Euskal Irrati Publikoaren irautea eta EITBko lanpostuak arriskuan jartzen dituztenak salatu nahi ditu

Ohar hau EITBko zenbait emanalditan eman dutela dirudi, adibidez gaur goizean Euskadi Irratian 8.30ak aldera.



Pascual Serranorekin elkarrizketa. Imatges per a la Solidaritat.

abuztua 21, 2010

“Busca la información, no te fíes de lo que te dicen unas estructuras de poder… ” José Manzanedarekin elkarrizketan.

uztaila 23, 2010