“Etorkizunaz”, Jokin Labaien (Berria)

Cisco Systems enpresa multinazionalak ikerketa bat egin du etorkizuneko telebista nolakoa izan daitekeen irudikatzeko. Horretarako, 50 adituren esanak erabili ditu. Hona hamar ondorioak:

—Kateak desagertu egingo dira.

—Keinuek telebistako mandoa ordezkatuko dute.

—Pantailak malguak, bilgarriak, eramangarriak eta tamaina anitzekoak izango dira.

—Publizitatea interaktiboa eta ikus-entzule bakoitzaren neurrira egina izango da.

—Ikus-entzuleen parte hartzea baliatuko du, sare sozialean, jolasen eta bestelako bideen bidez.

—Komunitate birtualak sortuko ditu, edukiak partekatu eta jarraitzeko.

—Produktuak usaintzeko eta dastatzeko aukera emango du.

—Ikus-entzuleek, dauden lekuan daudela, telebista ikusi ahal izango dute.

—Ikus-entzuleei beren sorkuntzak gizarteratzeko tresnak jarriko dizkie eskura.

—Saioen ekoizpenak sortzeko orduan, beren iritzia eskatuko die ikus-entzuleei.

Multinazional horrek telekomunikazio tresneria sortu eta saltzen du. Logikoa da haren ikerketak arlo horri bakarrik lotzea. Esango nuke, halere, gutako gehienok jokabide bera dugula. Har dezagun minutu bat, egin dezagun gogoeta etorkizuneko telebistaz, pentsa dezagun nolakoa izatea nahiko genukeen. Ziur naiz gehienok tresna fisiko bat irudikatu dugula. Arlo teknikoa, teknologikoa irudikatu dugula. Tresnaren aurrerapena, aukerak eta emango dizkigun plazer fisikoak otu zaizkigula. Horretara ohitu gaituzte. Ez da gaiaren inguruko lehen aurreikuspena. Ez da azkena izango, ziur.

Baina tresnari edukia erantsi beharko zaio ezinbestean. Katearen ala enpresa baten izena jarri, mamia izan beharko du. Tamalez, urriak dira alor horretan egin diren gogoetak. Zein eskaintza nahi dugu begien aurrean? Zein baliotan oinarritutakoa? Gaurko formatuak egokiak dira horretarako? Eta haiek igortzen dituzten pertsonak? Jakintza eta hezkuntza ala aisia? Ala denak? Ala denak batera? Herritarrok pentsatzen al dugu hortaz? Eta halakoez hausnartzen dutenei komeni ote zaie gogoeta hori publikoa izatea?

Agian, etorkizuneko hitzak tranpa gordetzen du bere barnean. Beti geroaz pentsatzeak betiereko bihurtzen du eztabaida. Ukatu egiten digu beharrezko aldaketak gaur egunera ekartzea. Lasai, hala ere, keinuek mandoa desagerraraziko dute.

Artikulua bere hortan

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: