Telebistako edukia «hiru pertsonak» hautatzen dutela salatu dute adituek

Berria, 2011-02-16

Javier Sadaba etika katedradunaren ustez, irudimena falta zaio telebistari, eta aukera galtzen ari gara. Maite Alustiza 

«Botere publikoek kultura eman behar dute; ez dago demokraziarik kulturizaziorik gabe. Hori ez da Espainiako telebistetan gertatzen». Hala adierazi zuen Javier Sabada etika katedradunak La2 katean joan den ostiralean egin zuten Merezitako telebista ote dugu? mahai-inguruan. «Telebistak ez dio etekinik ateratzen kultura zabaltzeko duen aukerari; teknologia berriek ematen dizkioten aukerak alferrik galtzen ditu». Hori ikusirik, ikusleak berak oldartu egin beharra dauka; bakoitzarena da telebistaren urrutiko kontrolarekin egiten duenaren ardura.

Erantzun bila aritu ziren zenbait aditu. «Jartzen digutena daukagu», zioen Ramon Colom komunikatzaile beteranoak. Iritzi berekoa zen Mariola Cubells kazetaria: «Norbaitek eskaintza bat egin duelako ikusten dugu hori; baina askotan helburu gaiztoak dituzte». Cubellsen ustetan, helburu okerrak dituzten horiek programazioa kolonizatu dute, eta hortik heldu da arazoa: «Ikuslea ez da librea». Pluraltasunaz ere jardun zuten: «Telebista plurala da denetik dagoelako», azaldu zuen Jose Manuel Lorenzo Antena3 eta Canal+ kateen zuzendari ohiak. Ramon Colomen iritziz, ordea, plurala baino gehiago «aberatsa» da, denetik ikus daiteke eta.

Telebista eta zaborra

Baina Sabada horri muga bat jartzearen alde agertu zen: «Albistegi batean jasotako irudiak kaltegarriagoak izan daitezke telezaborra baino; informatu egin behar du telebistak, baina ondo informatu, zintzotasunez». Susana Alosete produkzio arloko adituak telebistaren «gardentasuna» azpimarratu zuen, garrantzitsuagoa baita hedabidearen ikuspuntua ezagutzea, ezjakintasunean bizi eta engainatuta sentitzea baino.

«Ikusten duzun bitartean lotsarazten zaituen telebista da telezaborra». Victor Amela kazetariaren hitzak dira. Baina, haren ustez, arazoa ez da telebistarena; jendeak telebistarekin egiten duena da kontua. Javier Sadabak, berriz, beste nonbait ikusten du arazoa: «Edukien aukeraketa hiru pertsonaren esku besterik ez dago». Kontseilu erregulatzaile batek gauzak konponduko ez lituzkeela iritzita ere, edukiak arautzeko beharra ikusten du: «Arau gutxi batzuekin nahikoa da, baina bete daitezela».

IKUS EZAZU HEMEN LA2EKO EZTABAIDA “¿QUÉ TELEVISIÓN MERECEMOS?”

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: