“Salvados” eta manipulazioa. Oier Aranzabal, Zuzeu-n.

Oier Aranzabal.

“Gaur goizez izan dut aukera Jordi Évole kazetariak Salvadosen Euskal Herriaren egoeraz egindako dokumentala ikusteko. Denetik irakurri nuen sarean atzo iluntzean, Twitterren, Facebooken… Baina zeharo dezepzionatu nau Évolek, berriz ere. Euskal Herriaz ematen duen ikuspegia sinplista izateaz gain, intentzionalitate politikoaren hatsa nabari zaio. Hemen uzten dizkizuet klabe batzuk.

MzcyMw==

Salvados, zz, Creative Commons By SA

Berriz dezepzionatu nauela esan dut, izan ere, duela denbora bat Arnaldo Otegiri egin zion elkarrizketa lotsagarria izan zen. Egia esan esperantza gutxi nuen emaitzaz… denok dakigu La Sextak norantz jotzen duen, ikusi besterik ez da egin behar informatiboetan jartzen duten ETA banda de asesinos errotulazioa. Narda sentitzeko modukoa, kazetaritzaren ikuspegitik, ikuspegi politikotik eta urrunago joanez gero ikuspegi etikotik begiratuta.

Igandeko Salvados aztertzeko gako batzuk

  • Atzo La Sextak emititu zuen saioan, elkarrizketatu zituzten politikari bakarrak, PSEko Jesus Egiguren eta PPko Antonio Basagoiti izan ziren.
  • Ez zen ezker abertzaleko inor agertu.
  • Ez zen EAJko inor agertu ezertarako ere.
  • Ez zen Nabaieko, PSNko edo UPNko inor agertu
  • Ez zen ez Aralar alderdiko, ez EAko, ez EBko eta ez alternatibako inor agertu. Inor.
  • Ez dakit Arakaldoko Herriko Tabernak errepresentatzen duen ezker abertzalea… are gutxiago bertan agertzen zirenak. Tira, bestelako aukerarik izan bazuen. (Arakaldoko Herriko tabernan grabatutako plano zein galdera-erantzunek bazuten iritzi ezberdinak jasotzeaz besteko intentziorik).
  • Basagoiti Guggenheim-aren pareko terraza batean elkarrizketatu zuten eta Egiguren Gaudiren itxurako bankuetan jesarrita Gasteizko parke batean. (Honek ba ote du intentzionalitaterik?)
Zazpi puntu dira goikoak. Ez zaitut konklusioetan ito nahi. Zerbait gehitu nahi izanez gero bota iruzkina.”

Irakur ezazu Zuzeu-n bertan iruzkin eta guzti.

Advertisements
Explore posts in the same categories: e. Manipulazioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: