Filmak jatorrizko bertsioan emango dituzte ETB3n, euskarazko azpitituluekin. Sustatu.

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-10-01 ¦ 12:42 ¦ zinema

Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin emango dituzte pelikualak datozen ostegunetan, ETB3ko Zinemateka saio berrian. Pelikularen ondoren, mahai-ingurua egingo dute hainbat gonbidatuk mahai-ingurua egingo dute Amaia Kaierok gidatuta, ikusentzuleen Twitter eta Facebook bidezko iritziekin batera. Lehenengo saioa urriaren 7an izango da, 22:30etan.

Urriaren 7ko estreinaldirako, Faster, pussycat, kill, kill! aukeratu dute, Russ Meyer zuzendariak 1965. urtean egin zuen pelikula hain zuzen ere. Lan horrek askatuko dituen hari muturrei tira egiteko, gainera, Irene Ormazabal, Danel Eizagirre eta Iban del Campo egongo dira saioan, geroko solasaldian. Amaitzeko, Dirty Martini Iban del Camporen beraren film laburra ikusi ahal izango da.

Faster, pussycat, kill, kill! horren ondoren, Zinematekan honako filme hauek emango dituzte hurrengo saioetan:

  • Things you can tell just by looking at her (Rodrigo García, 2000)
  • Henry: portrait of a serial killer (John McNaughton, 1986)
  • Casa de los babys (John Sayles, 2003)
  • Klass (Ilmar Raag, 2007)
  • Berlin (Julian Schnabel, 2007)
  • Code 46 (Michael Winterbottom, 2003)
  • Hurlyburly (Anthony Drazan, 1998)
  • Dead man (Jim Jarmusch, 1995)
  • Mauvais sang (Leos Carax, 1986)
  • The Dangerous Lives of Alter Boys (Peter Care, 2002)
  • Mona Lisa (Neil Jordan, 1986)
  • Donnie Darko (Richard Kelly, 2001).

Sare sozialen bidezko parte-hartzea

Hasieran esan bezala, pelikulen ondorengo mahai-inguruan sare sozialen bidez parte hartzeko aukera egongo dela iragarri dute. Twitter bidez jakin genuen hain zuzen ere albistearen berri. Parte hartzeko, @zinemateka da programaren Twitter kontua eta facebook.com/zinemateka Facebookeko euren orrialdea.

Sustatun askotan aipatu izan da kontua. 2005eko otsialean adibidez jatorrizko bertsioen aldeko iruzkin dexente daude artikulu horretan, eta lehenagotik ere aipatu izan da kontua.

Bi urte daramatza, bestalde, azpitituluak euskaraz trukatzeko webguneak, azpitituluak.com

Advertisements
Explore posts in the same categories: Sailkatu Barik

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: