Politika, spotak eta telebista.

AEBetako hauteskunde elektoralak, gaur egun beste inoiz baino gehiago, publizitate kanpainen mende daude. Horregatik dira hain beharrezkoak eta garrantzitsuak publizitate enpresak. Spot elektoral on bat egitea, ahoz esan daitezkeen ideia politiko guztiak baino eragingarriagoa da. Batek baino gehiagok esan du, teleikusleek AEBetako spotik hoberena aukeratzen dutela botoa ematera doazenean, beste ezer kontuan izan gabe, esaterako, hautagaien programa politikoa. Jendeak, bere bozka nori eman erabakitzeko, askoz nahiago ditu spot politikoak, gaueko albistegietan ematen diren erreportai luzeak baino. Center for Media and Public medioak kontrolatzeko taldearen arabera, 2000. urteko lehendakaritzarako kanpainaren berri ematea, 1996ekoarekin konparatuz, heren bat jeitsi zen gaueko albistegietan. 1996koa, era berean, 1992koa baino askoz txikiagoa izan zen.

2000. urteko azaroan, kandidatuek 600 milioi dolar gastatu zuten telebistetarako spotetan, hau da, 1972an baino sei aldiz gehiago. 2000. urtean egin ziren iragarkiak, tokian tokiko 1500 katetan eman ziren batez ere.

Publizitateari zuzentzen zaizkion diru kopuruak handiagoak dira urtez urte. Estatu batuarrek ez dituzte oso maite politikariak. Hiritar askoren begietan politikariak ez dira oso fidagarriak, irudi txar hori kandidatuek maneiatzen dituzten diru kopuru erraldoien eta publizitate kanpaina setatien ondorioa da. Bestalde, ikusle-audientziei begira dauden telebista-kateek ez dute politikarekiko interes handiegirik agertzen.

Kanpainak baldintza horietan egiteak diskurtsoak goitik behera eraldatu ditu. Mezu publizitarioen edukiak laburbilduta ematen dira, ideiak bezain sintetizatuta. Spota da kanpainan jokatu beharreko karta, eta bertan, politikariek biribildu egin behar dute bere balizko ekarpena.

Irakur ezazu artikulu honekin erlazionaturiko albiste hau:

Clases en el PP para quedar bien en televisión. Levante-EMV.

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: