Alberto (cen)Surioren programa berria:“Aspaldiko”.

Sortu dugun atal berriari ( iritzi aniztasuna) hasiera emateko LAPIKO KRITIKOA-n, apirilean, Olariagak idatzi zuen artikulu hau aukeratu dugu:

“Alberto (cen)Surio Eitb-ko zuzendari berriak bere bigarren katerako Pásalo ordez Aspaldiko programa (zabor) berria jarri du. Alegia, zabor baten ordez zabor handiagoa jarri digute. Hori bai, aurreko programan, modu batean edo bestean Euskal Herrian omen dagoen “aniztasun” faltsu hori zegoen ordezkatua. (Cen)Surio sartu bezain laster, aniztasun hori bermatzeko Antonio Alvarez Solís eta Gabirel Ezkurdia kalera bota zituen. Enpresa guztietan ematen den ohiko erregulazioa, esan zigun Gabirel Ezkurdiaren kanporatzea jakinarazi ondoren Pásaloko orduko aurkezlea zen Adelak, eta Iñaki aurkezle-lagun txistosoak gehitu, gauza horiek gertatu egiten direla. Zer egingo zaio ba, horrela da mundua.

Dena den, gaur Eitb-k duen programa berri horretaz hitz egingo dugu pixka bat. Antxon Urrusolo aurkezleak zuzentzen duen espazio berriak, bertan parte hartu nahi duenarentzako printzipioz baldintza hauxe du: “sólo invitaré a los partidos democráticos.”(sic) Hori esan bezain laster, Urrusolok publikoak txalotu diezaion eskatzen du, gauzak argi esateko izan duen ausardiagatik. Programan dagoen aniztasuna honelaxe banatzen da: PPko diputatu bat; PNVko beste bat; PNVkoa dela esaten duen ostalari bat, zuzenbidean lizentziatua den eta hitz egiten duenean Ibarretxeren gobernua kritikatzeko soilik ahoa irekitzen duen bat; krisian garaian Aberri Eguna ospatzea txorakeri bat dela dioen emakume bat; UPVko kazetari eta irakasle espainolista bat; Gorka Landaburu… Aniztasuna, alegia. Vocento taldeko kazetariak, soziatak eta PNVkoak. Gero bai, “aniztasun” hori bermatzeko, PSOEko diputatua eta Aralarrekoa gonbidatu dituela baina ezin izan dutela joan gogoraraziko digu Antxon Urrusolok. Ezker Abertzalea aipatu ere ez. Ez du baldintza demokratikoa betetzen.

Zein da Urrusolo aurkezleak ekarriko digun gaurko gaia? Aberri Eguna. PNVko diputatua eta PPkoa hasiko dira hizketan. Hizketan baino, zaunka. Zirkoa hasi da. Bertan dagoen kazetari batek esan du, lotsagarria dela Aberri Eguna ospatzea dagoen krisiarekin, bigarrenak lehenak baino garrantzi handiagoa duela, eta gainera, hari berdin diola aberri eguna ospatu edo ez, egun horietan oporretan baitago. Gero, UPVko kazetari eta irakasleak esan digu, Aberri Eguna ospatzeko egun bateratua bilatu behar dela, baina kasu!, ez alderdi abertzaleen arteko batasuna, baizik eta nazionalisten eta konstituzionalisten artean. Berak aipatutako “2 patria” horiek batu behar omen dira. Gero diosku, Aberri Eguna frankismoaren kontra ospatzeak bazuela zentzua. Antza denez, ondoren askorik ez. Eta jarraian, Gorka Landaburuk gehitu du, Aberri Eguna beti ospatu dela herriaren zati bat alde batera utziz. Izan ere, haren esanetan, Euskal Herria (barkatu, Euzkadi) anitza da, plurala, eta hori ez omen dugu nazionalistek errespetatzen. Geroago, Manu Sudupe zuzenbidean lizentziadunak PNVren gobernuak ETAren aurka nahikoa egin ez zuela salatzen du. Berak, lagun ertzainak ditu, eta dioskunez, Ibarretxeren gobernuarekin manifestazio batzutan ezer ez egiteko aginduak jasotzen zituen Ertzaintzak. Orain, aldiz, Aresekin, libre sentitzen direla. To! Gaia desbideratu da. Urrusolo pozik dago. Landaburuk ere, PNVk ETAren biolentziaren kontra nahikoa egin ez duela berretsi du. Denak sutan daude, zaunka jarraitzen dute. Ondoren, Vocentoko bi kazetariek konbentzimendu osoz diote: “los periodistas manejamos información, luego los ciudadanos interpretan”. Geroago, UPVko kazetariak dio, “los hechos están ahí, la información está ahí.” Alegia, informazioa faltsua ez bada, zuzen informatzen dela. Ainhoa Goikoetxea PNVren aldeko ostalariak PPkoari nazionalista espainola deitu, eta Gorka Landaburu bere onetik ateratzen da, esanez, ia nor den bera etiketak ipintzeko. Eta horrela, Aberri Egunari buruz hitz egin beharrean, Euskaldunon kontra, nazionalismoa zatikatzailea dela, baztertzailea, eta abar, ordu erdiz egon dira denak zaunka. Batek, PNVk duen mobilizatzeko indarra azpimarratu du. Inork ez du esango Hendaia eta Iruneko Aberri Egun bateratuan 14.000 pertsona egon zirenik. An(t)za, “los hechos no están ahí”. Inork ez du hori aipatu.

Elkarri 30 minutuz zaunka egon ondoren, eta zirkoko pailazo nagusia den Urrusolok kalaka jasanezin bati bukaera eman ondoren, zer motatako ondorioak atera ditzazkegu? Zein errealitatean gaude?

Orgia espainola puri–purian. Guzti horren gaineko baloraziorik egitea merezi al du?”

IRAKUR EZAZU JATORRIKO TESTUA ETA ONDORENGO ERANTZUNAK LAPIKO KRITIKOAN

Advertisements
Explore posts in the same categories: c. Iritzi aniztasuna

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: