Publizitatea gizartearen eredu.

Publizitatea gizartea islatzen duen ispilu interaktiboa da. Sistemaren eragile eta oinarri izatearekin batera, iragarkietako mezuak gure garaiko izaeraren isla bihurtu dira, nahiz eta isla itxuragabea izan askotan. Iragarkien mundu hori gure gizarteak dituen balore askoren kausa eta efektua da.

Hona hemen publizitateak azpimarratzen dituen gure gizartearen ezaugarri bereizgarriak:

Gizarte kontsumista. Dena saldu eta erosi daiteke. Dena da merkatu-gaia, baloreak eta pertsonak barne. Dena da iraungikorra, behin-behinekoa. Erabili eta botatzearen gizartea da gurea.

Gizarte masifikatua. Gustuak eta interesak bateratu beharra dago salmentak areagotzeko. Tribuaren ideia bultzatzen da, pertsonak taldean integratuta eta onartuta sentitzeko.

Gizarte klasista. Gizartean gora egitea bultzatzen da eta maila sozialen arteko ezberdintasuna indartu. Beste borroka berri batzuk suspertzen dira: itsusien eta politen artekoa, gazteen eta zaharren artekoa, garaileen eta galtzaileen artekoa…

Gizarte materialista. Edukitzeko grina bultzatuz, gehiago baloratzen da gauzak edukitzea, zerbait edo norbait izatea baino. Balore guztiak, kutunenak ere, gauza materialak edukita lortzen dira. Arazoen konponketa, beti, pertsonaren kanpotik dator, sekula ez barrutik. Iragarkietan den-dena ikusi dugu salgai.

Norabide bakarreko gizartea. Gehiengoa (gero eta handiagoa) pasiboa eta kontsumista da. Gutxiengoa (gero eta txikiagoa) erabakitzen duena eta kontrolatzen duena da.

Zentzugabeko gizartea. Iragarkien ahaleginik handienak ez dira jendeari atsegin emateko, beharrizan berriak sortzeko baizik. Publizistak, askotan, jendearen atsekabeaz profitatzen dira, eta beste batzuetan atsekabe hori sortu. Nola edo hala, sistemak bere horretan irauteko, publizitateak atsekabea mantendu edo sustatu behar du.

Publizitatearen dogma, aurrerakuntza, zoriontasuna, oparotasuna eta aisia dira. Iragarkiek betiereko gaztetasunaren giltza daukate. Bertan agertzen den mundua, mundu xaloa da, hondamendirik gabea, gaixotasunik gabea eta araurik gabekoa. Noski, fantasia-mundu horren eta errealitatearen arteko antzak ameskeria dira. Horren truke, publizitateak ez du eskatzen pentsatzea, konpromisoak hartzea. Segurtasuna eta haborokina eskaintzen ditu, ordea.

Advertisements
Explore posts in the same categories: Publizitatea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: