Publizitateak sustatzen dituen baloreak.

Sarritan, iragarritako produktuaren eta harekin lotutako baloreek ez dute zer ikusi objektiborik. Hala ere jolas hori etengabe ematen da.

Zeintzuk dira iragarkietan sustatzen diren baloreak?

  • Zoriontasuna. Produktuarekin lotutako aurpegi irribarretsuak eta jokaera euforikoak erakusten dira etengabe. Spot gehienak ikus-entzulearentzat xantaia dira, zoriontasun errazean oinarritutako promesak.
  • Arrakasta. (giza arrakasta zein sexu arrakasta) Bizitza irabazleentzat eginda dago. Garaipena produktuekin lotuta dago. Haiek kontsumtzea eta arrakasta lotuta daude.
  • Konpetentzia eta norgehiagokeria. (agresibitatea) Arlo guztietan lehena izan beharra dago, eta erraza da hori lortzea: gauza bakoitzerako produktu egoki bat dago. Kontsumi ezazu produktu hori.
  • Askatasuna. Ahotan hain erraz erabiltzen den kontzeptu hori tranpa izan daiteke askotan: zer aukeratu Pepsi Cola ala Coca Cola? Sarritan nahasten dira produktu askoren artean aukeratu ahal izatea, eta pentsaera edo bizimodu anitzen artean aukeratu behar izatea. Bigarrenerako ez dugu aukerarik, sistema ekonomikoa eta gizarte sistema emanda datozelako. Eroste-ahalmena ere askatasunaren mugatzailea izan daiteke. Marka-aniztasuna eta aniztasunaren ideia bera gauza ezberdinak dira. Ez ditugu nahastu behar gizakiok dauzkagun beharrak eta saltzaileek beren produktuak saltzeko duten beharra.
  • Merkataritza bihurtutako sexualitatea. Produktu askok sexu arrakastaren lorpena ziurtatzen digute.
  • Gauzak edukitzeko grina. Zoriontasuna, gauzak edukitzean, kontsumitzean datza.
  • Segurtasuna, egonkortasuna. Iragarritako zenbait produktuk biziraupen-sena bermatzen dute.
  • Arriskua, abentura. Ideia horiek, iragarkien munduan, beste honelako gauzekin lotu daitezke: hiriko auto-ilaretan erabiliko den automobil batekin edo bakero arrunt batzuekin.
  • Erosotasuna. (esfortzuaren ukazioa). Dena da erraza eta berehala lortu daiteke. Albo batean geratzen dira pazientzia, ahalegina, itxarotea, hobetzeko grina…
  • Luxua, dotorezia. Iragarritako produktu askok gorengo mailakoa izatea, klasea izatea, liluragarria izatea ziurtatzen dute.
  • Moda. Premia biren erantzuna da: lehena, besteengandik ezberdintzea, eta onartua eta integratua sentitzea, bigarrena.
  • Boterea, izen ona, ospea. Iragarritako produktua edukitzeak edo hura erakusteak balore horiengana hurbiltzen gaitu haien esanetan.
  • Marka. Ospearen erakusgarria da, XXI. mendeko fetitxea. Produktua bera baino gehiago baloratzen da. Markak balorea gehitzen dio produktuari, baita prezioa ere.
  • Gaztetasuna. Modu absurdu eta xaloan iradokitzen da. Produktua kontsumituz  betiereko gaztetasuna lortzen dela sinestarazten digute.
  • Edertasuna. Bizitzan arrakasta izateko ezinbestekoa da, zenbait produktu kontsumitzeari esker lortzen da.
  • Itxura. Arrakasta izateko ez da beharrezkoa norbait izatea, gauzak (markadunak ahal delarik) edukitzea baizik.
  • Gorputzaren mirespena. Edertasun eredu konbentzional batekin lotuta dago beti (hile horia, begi urdinak, etab).
  • Zientzia eta teknika. Teknologia etengabe garatzen da eta guk azken modeloa erosi baino ez daukagu.
  • Natura eta ekologia. Halako kontsumoa eginez konpontzen da planetaren jasangarritasun arazoa.
  • Bizimodu osasuntsu eta naturala. Produktu horien kontsumoak osatuko gaituzte, naturatik zuzen-zuzen jasota.
  • Ospearen mirespena. Ospea, giza-xede gorena da. Jende ospetsua erabiltzeak haien mitifikazioa dakar.
  • Etorkizuna. Iragarkiek etorkizuna saltzen digute. Etorkizunak sor ditzakeen beldurren aurrean, berme eskaintzen dute.

Zoriona saltzen duen edaria:

Advertisements
Explore posts in the same categories: Publizitatea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: