Zientzia eta teknologiako gaiek ez dute garrantzi apartekorik telebistako albistegietan. Egoitz Etxebeste Aduriz.

Elhuyar Fundazioak egindako ikerketa baten arabera, zientzia eta teknologiako gaiek ez dute aparteko garrantzirik eta lehentasunik telebistako albistegietan. Hori da Andoni Eizagirrek egindako Zientzia eta teknologia hizpide: telebistako albistegiak ikerketaren ondorio nagusia. Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin, zientzia eta teknologia gaiak telebistako albistegietan nola ematen diren aztertu du, sei hilabetez. ETB1, ETB2, TVE eta La2 kateek ematen dituzten gaueko albistegiak izan dira aztergai, eta, guztira, zientzia eta teknologia aipagai izan dituzten 69 albiste aztertu dira, zoriz aukeratutako egunetan emanak guztiak ere.

Azterketan ateratako ondorio nagusietako bat da albistegietan ez dutela aparteko garrantzirik eta lehentasunik, eta bestelako gaiak hobesten direla. Albistearen adierazgarritasun-maila zehazteko, agerpena eta kokapena, albistearen iraupena, eta soinuari eta irudiari emaniko garrantzia aztertu dira. Zientzia-albisteen % 4 bakarrik agertu dira goiburuan, eta, sarrerako titularretan, orotara, % 25. Aztertutako albisteetatik, % 58 iraupen luzekoak izan dira; % 16, iraupen ertainekoak, eta % 26, laburrak.

Gaiari dagokionez, lau multzotan banatu dira albisteak: “Zientzia eta teknologia”, “Zientziaren eraginak”, ”Zientzia-politikak” eta “Zientzia-sistema”. “Zientziaren eraginak” multzoko albisteak izan dira ugarienak (% 58), zientziak eta teknologiak gizartean duten eraginari buruzkoak alegia.

Albisteen jatorriari dagokionez, beste iturri batzuetatik jasoak izaten dira batik bat: telebista-kateek ez dute zientzia eta teknologiari buruzko albisteak jorratzeko ohiturarik. Generoari dagokionez, berriz, urriak dira erreportajeak edota kronikak, aurrez grabatuak izaten dira berriak, eta estilorik ohikoena informatiboa da. Pertsonaien inguruko analisian, gertakariari buruzko hainbat ikuspegi biltzen dituzten albisteak urriak izaten dira, baina autoritatearen jatorria —oro har— aniztuna da, eta haren posizioa bat etorri ohi da albistearen trataerarekin. Azkenik, telebista-katearen arabera, bertako gertakariei arreta desberdindua ipini ohi zaiela ondorioztatu da: ETB1 eta ETB2 dira euskal lurraldeari arreta ipintzen diotenak. Telebista-kate horietan, jatorria Euskal Herrian duten albisteak nagusitzen dira.

Irakur ezazu jatorriko artikulua:

Zientzia.net

Advertisements
Explore posts in the same categories: Albistegiak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: