Telebistaren xirmi-xarma

Telebista ikusteak ez du batere ahaleginik eskatzen. Etxean, lanetik bueltan, patxadaz eroso eta lasai gaudela, mezuak herrestan eta ahaleginik egin gabe heltzen zaizkigu. Irudiak etengabe, amaigabeko erritmoz mugitzen dira, eta pertsona xirmi-xarman korapilatzen da. Trantze horretan murgildurik, defentsen etengailua amatatuta, ez dago gogoetarako betarik.

Halako kinadek pentsaera oldarkorra eragiten dute, pentsaera erreflexiboa beharrean, Ameriketako AEBetan egindako ikerketen ondorioek erakutsi duten bezala.

Gizakiok animaliak gara eta mugimenduak estimulatzen gaitu. Irudien aldaketa gustatzen zaigu, eta kontrakoa, aldatze eza, gogaikarria iruditzen. Erritmoak ere estimulatu egiten gaitu.

Telebistak hiperestimulazioa eragiten du. Eta hiperestimulazio hori gero eta biziagoa da: film zaharretan, planoek gehiago irauten zuten. Gaur eguneko MTVn, planoek bataz besteko 5 segundo irauten dute, eta marrazki bizidun japoniarretan are gutxiago: hiru segundo eta erdi. Publizitateko iragarkien planoen bataz besteko iraupena segundo eta erdikoa da.

Irudiak lotzeko modua bizkortuz joan da ikus-entzunezkoen hizkuntza garatu ahala. Gaur eguneko telesail askoren plano-iraupena oso-oso laburra da; erritmo bizian kontatzen zaizkigu istorioak. Telebista aurrean hasi diren gazteen pertzepzioa ohitu egin da irudi erritmo horretara. Gaur eguneko ekoizpenetan, telebistan zein zineman, oso arrunta da gazteei hainbeste gustatzen zaien irudi segida azkar hori eta ikus-entzunezkoen adierazpide normaltzat jotzen da.

Telebistaz ari garela ezin dugu ahaztu zappinga. Berez, katea aldatzeko baino ez zena, pentsatu baino gehiago erabiltzen dugu. Egun, lasai asko esan daiteke erritmo- eta mugimendu-estimuluen behar psikologikoak eraginda zappeatzen dugula. Horixe erakutsi dute azken ikerketek: ez dela zappeatzen soilik iragarkiak ekiditeko; zapp egitea, estimulazio bilaketa ere badela eta, asperdura agertzen den bakoitzean urrutiko kontrolari eragiten diogula. Aipatu ditugun ikerketek gazteenei irudien aldaketa bizkorra gehiago gustatzen zaiela baieztatu dute eta pertsona helduek gutxiago zappeatzen dutela ikusi da.

Zapping-a da kateek ekidin behar duten eragozpenetako bat: iragarleek ikus-entzule fidelak dituzten programak izaten dituzte nahien. Fideltasuna lortzeko, saiatu behar dute ikus-entzuleei haiei gustatzen zaiena ematen. Hortik tele-zaborrera ez dago ezer.

Zappinga, balirudike, ikusten ari garen programekiko halako desleialtasun moduko bat dela. Argi dago, ordea, medioarekiko dugun fideltasuna erabatekoa dela.

(A.I.)

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: