Ekologiarekin eta osasunarekin gezurretan. Unai Brea (Argia).

Ekologiarekin eta osasunarekin zerikusia duten argudioak barra-barra erabiltzen dira publizitatean. Dagoeneko ohituta gaude entzuten enpresa kutsatzaile bat ingurumenaren alde ari dela, edo elikagai arrunt batek osasunari mesede handia egiten diola. Mezu desegoki horien aurkako neurriak hartu dira azken urtean Europan nahiz Espainiako Estatuan, baina gauzak ez dira gehiegi hobetu, zenbait ahotsek salatzen dutenez. 

 Herritarrok, edo bestela esanda kontsumitzaileok, gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu ingurumena zaintzeari, hala nola bizimodu osasungarria izateari. Iragarki sortzaileek ondo dakite hori, eta publizitatean igarri egiten da. Ingurumena eta osasuna amu bihurtu daitezke produktu bat erakargarri bihurtzeko eta iragarleek maiz erabiltzen dituzte biak ala biak, merkatuan kokapen onaren bila. Baina argudioak modu desegokian aurkezten dituzte askotan, baita legez kontra ere. Hala salatzen du hainbat elkartek, kontsumitzaileenak nahiz ekologistak. Elkarte horietako zenbaitekin hitz egin dugu, eta Espainiako Estatuko errealitatea deskribatu digute batik bat. Edozelan, gure mintzakide guztiek esan digute antzeko egoera dagoela Europako herrialde gehienetan, publizitatearen oilategian ordena ezartzeko zenbait araudi EB osorako eman izanak adierazten duenez.

  

Isidro Jimenez Madrilgo Ecologistas en Acción elkarteko kidea da. Publizitatea dauka lan-eremuetako bat, eta Consume hasta morir (Kontsumitu ezazu hil arte) proiektuari eskaintzen dizkio militantzia ordu gehienak. Esaldi sendo batekin hasi zaigu: “Egiten den publizitate gehiena legez kanpokoa da, funtsezko informazioa ezkutatzen dielako kontsumitzaileei”. Baieztapenak iragarleen sektore osorako balio du, eta baita ere, zer esanik ez, beren iragarkietan “ekologia” eta “osasuna” aldagaiak baliatzen dituztenentzat.

Publizitatea egiten dutenek bestelako iritzia dute. Espainiako Iragarleen Elkarteak, iragarri genionean erreportaje honetan beraiei buruz esango ziren gauza batzuk ez zirela preseski gozoak izango, komunikazio arduradunen gida-liburutik ateratako erantzuna eman zigun: elkarteko kideek zorroztasunez betetzen dute legedia, eta ez da sektore osoa juzgatu behar salbuespen bakan batzuengatik.

Autocontrol izena du publizitate egileen sektoreak bere burua arautzeko beren-beregi sortutako erakundeak –Frantziak ere badu berea: BVP, Publizitatearen Kontrolerako Bulegoa–. Martxoan eman zuen Autocontrolek iazko balantzea, eta izenburuak argi uzten du pozik daudela beren buruarekin: La publicidad española reduce su ya baja conflictividad. Arazo gutxi, eta gero eta gutxiago gainera. Txostenean emandako datuen arabera, 2009an 192 erreklamazio ebatzi zituzten, aurreko urtean baino 29 gutxiago. Milaka iragarki ematen direla kontuan izanda, ez dirudite larritzeko moduko kopuruak. Nola ezkondu hori Isidro Jimenezek esandakoarekin?

gehiago irakurri: 

Advertisements
Explore posts in the same categories: Publizitatea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: