Nola eraiki “errealitatea” irudietan?

Telebistako telesailek, filmek eta era guztietako programek errealitatea irudikatu behar dute. Errealitate hori modu askotan “eraiki” daiteke. Hona hemen errealitatea eraikitzean zerikusia duten elementuak:

  • Kameran bertan objektibo ezberdinak erabiltzen. Objektiboek espazioa selekzionatu eta deformatu egiten dute: Teleobjektiboak begirada puntu batean konzentratzen du, urrunekoa hurbildu eta espazioa zapaldu; objektibo angeluarrak espazioa naturala dena baino zabalago ematen du, eta irudiak deformatu egiten dira; 50 mmko objektiboak giza ikuspegi normalaren antzeko angelua ematen digu; makroak begiarentzat txikiegia dena erakusten du…

  • Kamerak non kokatu aukeratzen: irudietako objektuen garrantzia azpimarra daiteke edo haien balio adierazkorra azpimarratu ikuspuntu bat edo beste erabiltzen: kontrapikatua, begien altueratik ikusita, pikatua, ikuspuntu zenitala, holandarra, eta abar…

  • Zein plano aukeratzen den, esanahia erabat aldatu daiteke: lehenengo planoak egoera psikologikoak adierazteko erabili daitezke, hurbiltasuna adierazten dutelako. Plano irekiak, berriz, deskribatzaileak dira eta urruntasuna islatzen dute. Hona emen elementu bat plano ezberdinetan emanda: plano osoa, lehengo planoa, xehetasuna, plano ertaina…

  • Maketak oso arruntak dira fikziozko telesailetan:

  • Platoek eta errodatzeko setek, aukera ematen dute  nahi bezalako espazioak eta giroak sortzeko, dekorazioa, argiak eta kameren kontrol osoa baliatuta.

  • Ikus-efektuak era askotakoak izan daitezke, kamerak berak eginak, ordenagailuz egindakoak, editatzean egindakoak… informatika gero eta gehiago erabiltzen da nahi bezalako efektuak sortzeko, ikus-efektuak eta baita soinu-efektuak ere.
  • Edizioak kontakizuna erabat baldintzatzen du: irudien segidaren ordena eta iraupena aukeratzen da. Irudi berekin hainbat konbinazio ezberdin egin daitezke eta istorio anitz sortu. Esanahiak eta zentzuak goitik behera aldatu daitezke edizioa modu batean edo bestean eginda.
  • Makillajeak, pelukeriak eta soinekoen erabilerak asko aldatzen ditu telebistetan agertzen diren pertsonak.

Jeniffer Lopez, Penelope Cruz eta Sharon Stone

  • Telesailetan, publizitatean, eta programa askotan ahotsak bikoiztu egiten dira. Ahotsa jartzen dutenak ere aktoreak dira. Ahots egokia edo desegokia jartzeak erabat alda dezake mezuaren zentzua.
  • Telesailetan, publizitatean eta beste programa askotan, aktoreen dobleak erabiltzen dira eszena mordo batean. Filmeetan, esate baterako, dobleen lana oso arrunta da: arriskua dela eta, aktoreek ez dituztelako zenbait eszena grabatu nahi… Publizitatean, sarritan, pertsonaien gorputzeko atal bat edo beste bi, hiru edo lau aktore ezberdinenak izan daitezke.
  • Bai telesailetan nahiz grabaturiko programetan, irudiak behin eta berriz grabatzen dira gustuko efektua lortu arte; hau da, akatsak zuzendu egiten dira.

Edozein ekoizpenetan lan-taldearen helburua da egoera ahalik eta errealista eta koherenteena “eraikitzea”. Denek egiten dute lan “gezurra” egia bihurtzeko. Talde lanaren garrantziaz jabetzeko, filmak nola egiten diren (making off-ak) ikus daitezke. Beste esperientzia aberasgarri bat da telebistako saio bat nola egiten den ikustea, adibidez, publiko bezala plato bertara joanda.

(A.I.)

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistaren "Magia"

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: