Telebista eta egia.

Okzidenteko kulturetan pentsatzen dugu edertasuna errealitatea imitatzean datzala. Badakigu Erroma zaharrean, pinturak oso ikonikotasun maila handia izatea lortu zuela (txoriek mahatsari mokoka egiten zioten Zeuxisen koadro batean, kondairak dionez). Berpizkundeak Perspektiba Konikoa ekarri zuen, eta XIX. mendean argazkia asmatu zen. Ondoren, zinemak mugimendua eman zion irudiari eta azkenik, XX. mendean, mugitzen zen irudiari kolorea eta soinua erantsi zitzaizkion eta objektibotasunaren mitoa (errealitatearen ordain gisa) sekulako mailara iritsi zen. Baina, hori ez da horrela izan beti: Erromanikoan, esaterako, irudien antz fisikoa ez zen garrantzitsua, are gehiago, errefusatu egin zen errealismoa. Beste kultura batzuetan, islamikoetan kasu, edertasuna beste modu batzuetan adierazten da, ez errealitatea kopiatuz.

Gure tradizio kulturalean argazkia eta zine-kameraren irudiak “objektibotzat”, “errealtzat” eta “benetakotzat” jo ditugu. Oso esanguratsua da kamerak ikusteko darabilen tramankuluari objektibo deitzea. Kamera subjektibo terminoa pertsonaiaren begiak ordezkatzen dituenean erabiltzen dugu, eta ez errealizadorearenak ordezkatzen dituenean, nahiz eta kamera beti den subjektiboa.

Gure telebista, Hollywoodeko zinemagintzaren oinordekoa da estetikaren parametro adierazkorrei gagozkienean. Estatubatuarren industrian zinemaren ezaugarri adierazkorrak ezabatu egiten dira, eta irudiek kameraren existentzia ukatu egiten dute –hau da, ez da nabaritu behar kamera hor dagoela–.

IKUSTEA SINESTEA DA

Telebistan ikusten ditugun irudiek egunkarietan irakurtzen ditugun albisteek baino sinesgarritasun handiagoa dute guretzat, geure begiez ikusi ditugulako –“egia da, egia da, neuk ikusi dudalako…” dio herri-jakinduriak –. Gainera, telebistak baditu zenbait ezaugarri egiazkotasuna eta objektibotasuna modu egokian iradokitzeko: adibidez, zuzeneko emanaldietan denbora erreala eta irudikatua parekoak direnez gero, irudiok oso testigantza fidagarritzat hartzen ditugu.

Egunkari bateko irakurleak badaki irakurtzen ari den testua norbaiten diskurtsoa dela, nonor ibili dela erredaktatzen, baten baten “iritzia” ari dela irakurtzen azken finean. Irudiak ikustean, begien aurrean argi eta garden agertzen zaigun errealitateari begira dagoen leihotik ikusten dugula dirudi. Ematen du telebistako irudietan ez dagoela ez bitartekorik ez diskurtsorik, ez dagoelako zeinurik, errealitateak baizik. Egiazkotasun ilusio horrek areagotu egiten du telebista neutroa delako ustea. Telebista ez da neutroa.

Gauza jakina da haurrek nahastu egitenen dituztela fikzioa eta errealitatea, baina gertatu da helduek ere bi planoak endredatzea. Zenbat aldiz entzun dugu aktoreren bati irainka aritu zaizkiola kalean telesailen batean gaiztoaren papera jokatzen duelako, edo jendeak gutunak idaztea telebistako fikzioko halako doktoreari aholku eske.

(A.I.)

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: