Estereotipoak: hirugarren mundua

Bi irudietan, Haiti.

Estereotipoez mintzo garelarik, hirugarren mundua aipatu nahi dugu. Nola irudikatzen den herri aberats eta pobreen arteko harremana.

“Hegoa, gure komunikabideetan, bi giro edo erregistrorekin islatzen da. Lehenengoan, albistegietan naturak eragindako katastrofeak jasotzen dira: lurrikarak, uholdeak, sumendien erupzioak, hau da, heriotza, sufrikarioa eta drama dakartzaten gertakariak. Baita, politika gorabeherak ere, gerrillak, matxinadak, estatu kolpeak… Herri pobreak, halako gauzen ondorioz ikusiko ditugu albistegietan.

Guretzat, albisteak ikusten ditugunontzat, hirugarren mundua, infernu bera da, hondamendi okerrenak bertan gertatzen dira, nahas-mahas guztiak, bortxakeria oro.

Baina beste diskurtso bat ere badago medioetan, kontrakoa: publizitatearen diskurtsoa. Hegoaldeko herriak beste muturreko puntan aurkezten dizkigute: ametsetako paisaiak, zapaldu gabeko hondartza liluragarriak, aborigen zintzo, irribarretsu eta leialak, hau da, hegoaldean paradisua balego bezala.” I. Ramonet

Galdera hau da: paradisua da ala infernua? Horiek biak dira hirugarren mundua medioetan agertzeko modu bakarrak? Zer nolako aurreiritzia dugu herri horiei buruz? Zer dakigu benetan haietaz? Albistegiak eta publizitatea horrelako ereduz josita daudela ikusi daiteke. Telebistak, ikus-entzuleen aitzakian, espektakulo bihurtzen ditu irudiak: garrantzitsuagoa da zentzumenak estimulatzea jakiten ematea baino; horrela, eta horregatik, erabat sinplifikatzen dira oso konplexuak diren errealitateak.

«Hegoaldea» deritzoguna oso errealitate-aniztasun handikoa da; Burkina Fasoren eta Boliviaren, edo Guatemalaren eta Filipinen arteko desberdintasunak begi bistakoak dira. Haien demografiek, egoera sozio-ekonomikoek, kulturek eta abarrek ez dute zer ikusirik bata bestearekin. Gainera herri bakoitzak, era berean desberdintasun nabariak izan ditzake, bere baitan: Brasileko ipar-ekialdeko eta Rio de Janeiroko aglomerazio urbanoetako pobrezia-egoeren ezaugarriak erabat ezberdinak dira”.  I. Ramonet

Brasileko hiri bat

Medioetatik jasotzen dugun irudia ez da osoa: azpigarapena nabarmentzen digute, pobrezia, gerrak, deskalabrua, atzerapena, primitibismoa eta geldotasuna igortzen zaizkigu. Ikuspegiak sinplista, murriztaile eta mendebaldezaleak dira. Esaten zaigu gure laguntza behar dutela, baina, guk, lehenengo mundukook, haiei, behar ditugun lehengaien %63 erosten badiegu —oso merke— eta gure produktuen %59a haiei saltzen badizkiegu —oso garesti—, nork behar du nor? Medioetan ez da islatzen benetako harremana, ezta batzuen garapenak besteen atzerapena dakarrela ere. Mezuak paternalismoz eta larderiaz ematen dira, argitu beharrean azpigarapenaren arrazoiak zein diren.

Patera bat iritsi da Tenerifeko hondartza batera.

Munduaren ikuspegi aberatsago eta anitzagoa emanez, estereotipoak gainditu egiten dira. Hirugarren munduari buruzko errepresentazio zentzudunean, pertsonak haien inguru sozialean duin aurkeztu beharko lirateke, haien ahotsez mintzatu. Pobreziaren kausa azaldu beharko litzateke, baita haren efektua ere. Herri pobreek garatzeko egiten dituzten ahaleginak azaldu beharko litzaizkiguke. Alta, behin ere ez da horrela izaten.

Mediku kubatarrak

(A.I.)

Advertisements
Explore posts in the same categories: f. Estereotipoak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: