Estereotipoak

Telebistak estereotipoak proiektatzen ditu etengabe.

Errealitatea estereotipoetara murrizten denean, ukatu egiten da errealitate hori.

1993an, USA Today egunkariak ABC, CBS, NBC, eta Fox kateetan astebetean zehar emititu ziren 93 show aztergai hartu, eta datu hauek atera zituen: ikusi ziren sexu harremanen % 8 ezkondutako bikotekideen artekoa zen; errealitatean estatubatuarren % 68k gehiegi pisatu arren, telebistako % 10 baino ez zen gizena; estatistiken arabera, estatubatuarren % 42k asteburuero elizkizunetara joateko ohitura izanagatik, telebistako % 5 baino ez zen agertzen erlijioa praktikatzen.

Lan giroari dagokionez, telebistan maizen agertzen zirenak abokatuak, kazetariak, poliziak eta exekutiboak ziren; ordea, lantegietako langileak eta zerbitzu-sektorekoak oso gutxi ikusi ziren; Estatu Batuetako % 9 paper legalak dituzten hispanoak izan arren, fikzioan % 2 baino ez ziren agertu. Telesailetako paper nagusien bi heren gizonezkoek jokatzen zituzten, nahiz eta emakumezkoak biztanleen %51 izan. Herritarren % 17 hirurogei urtetik gorakoek osatzen zuten, baina fikzioan ez ziren apenas ageri.

Amerikarrek, haien telebistaren arabera, ez dute inoiz telebista ikusten, beti jaten dute etxetik kanpo, ez dute inoiz ezer irakurtzen, ez dute janari-dendarik zapaltzen eta sexuari buruzko txisteak kontatzen dituzte lau minuturik behin.

Beste ikerketa baten arabera, Estatu Batuetako emakume ezkonduen % 50ek etxetik kanpo lan egiten duten arren, telebistan agertzen zirenen %20k baino ez zituen betetzen ezaugarri horiek.

Bestalde, arrazazko gutxiengoetako partaideak (beltzak, chicanoak, arabeak…) gainontzeko hiritarrak baino pobreago eta botererik gabe irudikatzen dira medioetan.

Advertisements
Explore posts in the same categories: f. Estereotipoak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: