Telebistak iritziak txertatzen ditu gure garunean.

Espainiako TV5 katean bada “Pasapalabra” deritzon lehiaketa bat, egunero arratsaldeko zortzietan ematen dutena. Estatu espainiarrean aski ezagutzen den saioa da; ikusle dezente izango ditu. Saioak lehiakideen hiztegia eta hizkuntza trebeziak frogatzen ditu. Horretarako atal ezberdinetan sailkatzen da saioa, eta atal bakoitzean zenbait ariketa egiten. Joan den apirilaren 29an, lehiakidea sei hizkidun hitza asmatu ezinik zebilela, honako argibidea eman zion aurkezleak:  “Muñeco con hilos o gobernante y presidente de países como Venezuela y en otros tiempos, los países de la Europa del Este“. Hitza “títere” zen.

Guk, Real Academia Españolan kontsulta egin ondoren, honako definizio hauek aurkitu ditugu: títere. 1. m. Muñeco de pasta u otra materia que se mueve por medio de hilos u otro procedimiento. 2. m. Persona que se deja manejar por otra. 3. m. Preocupación de escaso fundamento. 4. m. coloq. Persona que actúa ligeramente o sin fundamento. 5. m. P. Rico. Pilluelo, vagabundo. 6. m. pl. coloq. Espectáculo consistente en títeres, acrobacias, y otros ejercicios de carácter circense generalmente ejecutados por artistas ambulantes y al aire libre.

Venezuela eta bere antzeko herrien izenik ez da inon aipatzen.

Albistea, Salvador Lopez Arnalek kontatzen du Rebelionen. Artikuluaren egileak gogoetarako galdera hau luzatzen du: Zer nolako mundu-ikuskera dute programa diseinatzen dutenek, jakinik espainiar nerabe, gazte eta gurasoek, denek ikusten dutela? Zer ideologiaren zerbitzuan, nahita ala nahi gabe, dihardute lanean?

Concursos, palabras, definiciones y sesgos político-culturales”  Salvador Lopez Arnal

Advertisements
Explore posts in the same categories: e. Manipulazioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: