Publizitateari buruz.

Telebistaren hastapenetan, orain baino berezituago eta banatuago zeuden tarte publizitarioak. Telebista garatu ahala, muga hori lausotu egin da. Iragarkiak ez dira telesaioen artean soilik ematen, trikimailu berriak asmatu dira mezu publizitarioak kokatzeko, batez ere, zappinga sortu zenetik. Zappinga da publizitatearen etsai handia: gehien zappeatzen den unea, iragarkiak jartzen diren momentua izaten baita.

Asmatu diren estrategiak bat baino gehiago dira: teletelesailetan,–fikzioan–, pertsonaiek marka ezaguneko produktu errealak kontsumitzen eta erakusten dituzte, produktu horiek ere fikziozkoak balira bezala. Iragarleek badakite aktoreek jokatzen dituzten rolen arabera, haiekin lotutako edozeri, -adibidez kontsumitutako produktuei-, halako bertuteak atxikitzen zaizkiela. Jakina, telesail horren ekoizleen eta markaren artean, aurretik, kontratu bat sinatuta dago.

Sarritan, publizitate-agentziak izaten dira telesail askotako ekoizleak, bertan nahi duten produktu guztiak iragartzeko, edo telesail arrakastatsuaren izena halako produktuekin lotzeko. Filmetan ere -luzemetraietan-, produktuen markak agertzen dira, eta horiek ere adostutakoak eta ordainduak izaten dira.

Marken iragarpena modu askotan ager daiteke pantailan: kirol eta kultur ekitaldietan agertzen diren hezi eta karteletan, adibidez. Agertzeko beste modu bat: soineko edo halako osagarriak uzten zaizkie aurkezle eta aktoreei, eta programaren kredituetan, azkenean, markak, denden izenak eta halakoak aipatzen dira. Hori ere publizitatea da.

Azken egunotan, espainiako prentsan honako hau irakurri dugu: Borrachera comercial. (El Pais) RTVEn, espainiako telebista publikoan, publizitatea kenduta dago. Arazoa, oraingoan, hasi berria den “Gran Reserva” telesaio barruan egiten den publizitatea da.


Advertisements
Explore posts in the same categories: Publizitatea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: