Euskarazko kate bat barruti bakoitzeko. Urtzi Urkizu (Berria)

Orain arte seinale analogikoaren bidez heltzen ziren tokiko kateak LTD bidez ikusteko modua izango da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baina eremu eta etxe guztietan ezin dira oraindik ikusi. Tokiko kateak digitalean ikusteko telebista berriro sintonizatu behar da, eta sintonizazio prozesuan tokikoen lauko multiplexa aurkitu. Baina hainbat etxetan ez dira tokiko kateak ikusten sintonizatu eta gero, eta horretarako komunitateko antenari anplifikadore bat jarri behar zaio. LTDrako antenak egokitzeko orduan antenista batzuek jarri zituzten halako anplifikadoreak, baina beste askok ez.

Horrez gain, barruti batzuetako hedagailuetan oraindik ez dira hasi tokikoen seinalea igortzen.

Euskal Autonomia Erkidegoa hamabost barrutitan dago banatuta LTDari begira: Laudio, Gasteiz, Beasain, Eibar, Arrasate, Donostia, Tolosa, Zarautz, Irun, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Mungia eta Getxo. Barruti bakoitzean tokiko lau katek lortu zuten emititzeko baimen digitala. Eta lau kate horietako bat euskaraz izango dela ziurtatuta dago, Hamaika eta Tokiko elkarteko (http://www.tokiko.tv) euskarazko kateen bitartez.

Hala, lehendik martxan zeudiren euskarazko kateek LTDan emitituko dute: Goiena telebistak Arrasateko barrutian, 28 Kanalak Tolosakoan, Erlo telebistak Zarauzkoan, Goierri telebistak Beasaingoan eta Oizmendi telebistak Bermeokoan. Gainontzeko barrutietan Hamaika telebista ikusi ahal izango da. Bilbokoa da Hamaikak martxan jarri duen aurreneko katea; Bilbo Handian LTD bidez eta hiru herrialdetan Euskalteleko kablearen bidez ikus daiteke. Donostian ere LTD bidez 23. kanalean ikus daiteke Hamaika Bilbo, joan den astetik (eta maiatz aldera Donostialdeko ekoizpen propioa eskaintzen hasiko dira). Gasteizen datorren astean helduko da Hamaikaren seinalea LTDra. Laster Irunera eta beste barruti batzuetara helduko da.

Euskarari tartea, dekretuz

Tokiko baimen digitalak Eusko Jaurlaritzak eman zituen, dekretu bidez, 2006. urteko urrian. Dekretu horren 22. artikuluak hizkuntza irizpideak biltzen ditu. Eta, horrek dioenez, «eduki eskaintzan euskara lehentasunezko hizkuntza izatea sustatuko da». Subjektu pribatuek kudeatutako kanalek programazio denboraren %20 gutxienez euskaraz eman beharko dute. Hala dio dekretuak, baina argi nabari da egun emititzen ari diren tokiko kate askok ez diotela lekurik egiten euskarari.

Udalek zuzenean kudeatutako kateetan programazioaren erdia hartu beharko du euskarak. Donostiako barrutian lortu zuen Udalak baimen bat, baina oraindik ez du telebista martxan jarri.

Edukiei buruzko atalean, bestalde, dekretuak dio euskal musika eta ikus-entzunezko produkzioak programazioan izango direla bermatu behar dutela kateek. «Euskal autore eta abeslarien lanek eta emanaldiek emisio denbora osoaren %15 hartuko dute».

Baimena lortu duten tokiko kateek ezin dute berez katean edo telebista kate baten bidez emititu.

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: