Kate asko, aniztasun gutxi. Urtzi Urkizu (Berria)

Lurreko Telebista Digitala (I).

Gauzatu da azkenean ditxosozko itzalaldi analogikoa Hego Euskal Herrian. Telebista aro berri batean sartu da, aro digitalean. Adineko ikusle batzuk bi telemandorekin zorabiatuta utzi dituzte eta gailu batzuei erabateko itzalaldia heldu zaie (deskodetzailea jartzeko sarrerarik ez dutenei).

Antena bitartez heltzen da lurreko telebista digitala, lehen seinale analogikoa bezala, baina digitalizazioak hobekuntza batzuk ekarri ditu. Irudi eta soinua hobea da, eta lehen kanal bat sartzen zen lekuan halako lau sartzen dira. Horrek kateen eskaintza handitu du. Lehen 8-10 kate inguru ikusten ziren etxeetan orain 25-30 inguru ikusten dira.

LTD bidez telebista jasotzen dituzten etxeetaz ari gara. Baina kontuan hartzekoa da Hego Euskal Herriko etxe askotan kablea sartuta dagoela. Etxe horietan ez dute itzalaldia pairatu, eta orain arte ikusten zituzten kateekin jarraitzen dute. Euskalteleko deskodetzaile digital bat eskuratuz gero, kate eskaintza handia da, tartean euskarazko sei kate.

LTDan 25 kate inguru

Lurreko Telebista Digitalarekin, lehendik ikusten ziren kate jeneralistek dute oraindik lehentasuna telemandoan eta gehien ikusten direnak izango dira oraindik, bolada batean behintzat.

Espainiako kateen eskaintzan, TVEk bost kate ditu: La1, La2, Clan TV, Teledeporte eta Canal 24 Horas. Haurren artean arrakasta izaten ari da Clan TV, egun osoan eskaintzen dituen marrazki bizidunei esker. Laster kulturari eskainitako katearen emanaldiekin hasiko dira. Antena3ek bere kate jeneralistaz gain, Antena Neox (gazteentzakoa) eta Antena Nova (emakumeak jomuga dituen) ditu. Aurki gizonezko ikusleentzako kate bat jarriko dute martxan. Tele5k betikoaz aparte, La Siete (errepikapenena) eta FDF (fikzioko saioena) ditu. La8 izena erregistratu berri dute, beste kate bat izango duten esperantzaz. Produktuen salmentan aritzen den Cinco Shop ere Tele5rena da. Sogecablek lau kate ditu: Cuatro, CNN+ (gauetan Iñaki Gabilondo aritzen da), 40 Latino (bideoklipena) eta Canal Promo (telesalmenta eta telefono bidezko lehiaketena). Halaber, Tele5-Cuatro bat-egiteak eragina izango du aurten aipatutako kateetan. La Sextak bere kateaz gain,ordainezko Gol TV dauka (futbol partida eskaintza zabalarekin) eta ordainezko beste bat sortzeko asmoa du.

Eskuin muturreko tertuliak

Kopuruan hazi da kate eskaintza, baina ideologikoki murritza da Espainiako kateei dagokienez. Eskuineko ideiak zabaltzen dituzten solaskideek badute beren lekua gauero, baina ezkertiarrek apenas. Net TV-ren baitan, Disney Channel haurrentzako katea dago batetik eta Intereconomia TV ultrakontserbadorea bestetik. Bigarren horretan El gato al agua saioa aurkezten du gauetan Antonio Jimenezek, «zentro-eskubiko ikusleak xede». PPko legebiltzarkide ohi Julio Arizak gidatzen du katea. Veo7 katean, Federico Jimenez Losantos ageri da goizero (esRadiorako egiten duen programa emititzen dute). El Mundo egunkariko enpresa dago Veo7 katearen atzetik eta Melchor Miralles da zuzendaria. Veoren kanal berean, Set en Veo (telesail eta filmena) eta Tienda en Veo (produktuen salmentena) kateak daude. Programazio merkeak egiten dituzte, baina badituzte euren ikusleak.

LTD bidez ikusten diren kateak (tokikoak eta teledendak salbu):

TVE

La1. Kate orotarikoa.

La2. Kate minoritarioa.

Clan TV. Haurrentzako katea, marrazki bizidunek osatua.

Canal 24 Horas. Informazio eta albiste katea.

ANTENA3

Antena3. Kate orotarikoa.

Antena Neox. Gazteentzakoa, telesailek osatua.

Antena Nova. Aisialdia du oinarri, emakumeak ditu jomuga.

TELE5

Tele5. Kate orotarikoa.

La Siete. Entretenimendu katea, errepikapenekin.

FDF. Telesailak eta zinema.

SOGECABLE

Cuatro. Kate orotarikoa.

CNN+. Informazio katea.

40 Latino. Musika latinoa.

LA SEXTA

La Sexta. Kate orotarikoa.

Gol TV. Futbol katea, ordainezkoa.

NET TV

Intereconomia. Informazio eta ekonomia katea.

Disney Channel. Haurrentzako katea.

VEO TV

Veo 7. Informazioa eta entretenimendua (El Mundo).

Set en Veo. Sony-ren telesailak eta filmak.

ETB (EAE-N)

ETB1. Euskarazko kate orotarikoa.

ETB2. Gaztelaniazko kate orotarikoa.

ETB3. Haur eta gazteentzako katea, euskaraz.

ETB Sat. Errepikapenak (nazioarteko ikusleentzat).

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: