Zoriona, makina batean salgai.

SALTZEKO ESTRATEGIAK

Publizistek diote haien lana informazioa eskaintzea dela, aukeratzen jakin dezagun merkatuan dauden produktuen artean. Denok uste dugu publizitateak iragarritako produktuen informazioa ematen digula. Baina spot baten azterketa egin ondoren, konturatuko gara gauzak saltzeko, beste baliabide batzuk erabiltzen direla, eta baliabide horien artean, gutxitan aurkituko dugula informazioa. Normalean, gaur eguneko publizitateak balio erantziei egiten dio erreferentzia. Demagun kola edari bat. Ezagutzen ditugun kola edari guztiak oso berdintsuak dira, objektiboki ez dago alderik baten edo beste baten artean: bata gozoagoa bestea baino. Bada, publizitateak marka konkretuen inguruan irudiak edo munduak eraikiko ditu, halako markari balio batzuk erantsiko dizkio eta balio horiek limurtuko gaituzte, ez edariaren konposizioak, osasun bertuteak edo darabiltzan osagaiak. Produktuari lotutako balioak lortzeko kontsumituko ditugu produktuak.

Iragarkiek ez dute informatzen, haien asmoa ez da arrazoiz konbentzitzea, emozioz liluratzea, pertsuaditzea baizik.

Bideoan agertzen den markak “zoriona” (!) saltzen du.

Advertisements
Explore posts in the same categories: g. Kontsumismoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: