Telebistak haurrengan duen eragina

Gure txikiek ez dute nahiago telebista, irakurtzea baino errazagoa delako, txiki-txikitatik ikaragarrizko entrenamendua dutelako baizik.

Haurrek eta gazteek askoz ere gehiago sinesten dute telebistan kontatzen dena eskolan kontatzen dena baino; izan ere, pantaila aurrean denbora gehiago ematen dute eskolan baino.

Gure haurren eta gazteen hezkuntza-agente ez formala bihurtu da telebista. Idazten eta irakurtzen hasten direnerako, ordu mordoa eginda daukate telebistari so. Sartoriren ustez, betiko geratuko da kalteturik haurrek izango duten ahalmena kontzeptuak osatzeko irudirik gabe: “Telebista haurraren lehenengo eskola da (aspertzeko eskolaren aurretik dagoen dibertitzeko eskola). Haurra animalia sinbolikoa da eta gaur egun, bere imprinta, heziketa-inpresioa, irudiz jasotzen du, ikusmena nagusi den munduko irudiez”.

Telebista, inteligentzian eragiteaz gain, bete-betean eragiten ari da haien jarreretan eta jokaeretan; horrek guztiak nortasuna bideratzen du.

Egun, badakigu atzerakada izugarria nabaritu dela haurren irakur-idazmen gaitasunean, eta errudun nagusia telebista dela. Pentsatzen da mintzatzerakoan hiztegi-urritasuna eragiten duela. Bestalde, pantaila aurrean egotea bakarkako jarduna da; ondorioz, ez dute harremanetarako baliabiderik garatzen eta sozializatzeko zailtasunak ikusi dira umeengan.

Telebista ikusten duen haurrak ez du jolasten, ez dago interakziorik munduaz jabetzeko. Esan beharrik ez dago, telebistak haurren eta gazteen atsedenerako denbora murrizten duela. Hori guztia gutxi ez balitz, AEBko ikerlari batek tele-sesio luzeek umeen metabolismoa moteldu egiten duela demostratu du eta hori haurren loditasunarekin lotu da.

Telebistan aurkeztutako balioek, indarkeriak eta estereotipoek, eta horiek behin eta berriro errepikatzeak, umeengan eragin sakona dute (umeek barneratze afektiboa egiten dutelako, sinesmenak bereganatzen dituztelako eta etengabe imitatu).

Aipatu ditugun efektuak ikaragarriak dira afektuen arloan zein arlo intelektualean. Azken honi dagokionez, honelako eragin hauek gehitu nahi ditugu: gogoetazko analisiak egiterakoan, eskemak modu sinplistago batean egitea, kontzentratzeko zailtasuna, aspertzea, gaitasun kritikoa blokeatzea, auto-erregulatzeko gaitasuna galtzea, kontsumitzeko obsesioa, esfortzua suposatzen duen edozein lan errefusatzea, frustrazioa eta ezbeharrak oso txarto jasatea, sarritan suminkortzea, berehalakotasunerako joera izatea, amesgaiztoak ugaritzea, jarrera agresiboak izatea…

Advertisements
Explore posts in the same categories: Haurrak

One Comment on “Telebistak haurrengan duen eragina”

  1. nai Says:

    Nork idatzi du?


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: