SINESGARRITASUNA ETA ERREALITATEA.

Ikus-entzunezko irudiaren bertutea da sinesgarritasuna. Baina irudia ez da errealitatea, errealitate hautatua eta interpretatua baizik, haren irudikapena. Irudigileak, errealitatea hautatzen duenean, bere galbahetik iragazitako errealitatearen isla partziala egiten du, darabiltzan tresna eta medioek mugaturik: irudia zerbait fabrikatua da, errealitatearen atal edo pertzepzio baten baten irudikapena.

Telebistaren objektibotasuna gezurra da. Ezinezkoa. Informazio oro diskurtsoa da, iritzia, eta, nahiz eta objektiboa eman, ideologia inplikatzen du eta ideologia eragin. Albistegiak egiterakoan, gertakizun askoren artetik batzuk baino ez dira aukeratzen eta aukeratutako gertakizun horien atal batzuk hautatzen dira, atal posible anitzen artean. Aukeraketa, zerbaiten alde egitea da, jada, eta sakonean ideologia egongo da beti. Eta kontrakoa ere ideologia da: dauden aukeren artean ez aukeratzean ere ideologia adierazten da.

Eta ez bakarrik mezuen aukeraketa, forma aldetik ere, kode adierazkorrak aukeratu eta konbinatzen direnean mezua eraikitzeko, zentzua eraikitzen da: ikuspuntua, objektiboaren ikusmenangelua, plano-mota, objektuarekiko aukeratzen den angelua, argiztapena, hartzeen erritmoa… guztiak eragiten du irudiaren balio semantikoan.

Telebistari ematen zaion sinesgarritasuna erabatekoa da. Azaldu dugu gure gizartean, ikustea sinestea dela. Pantailan ikusten ditugun irudiak eta haiei buruzko argudioak, zuzenak baldin badira, gu dena sinestera bultzatzen gaituzte.

Fenomeno horrek, telebistari halako gaitasun berezi bat eman dio: modak, ideologiak, sinesmenak, arauak, aurreiritziak, patroiak, eta kanpotik datozkigun informazioak hedatzeko eta inposatzeko gaitasuna. Gertatu izan da telebistak zerikusi zuzena izatea produktu baten salmentak areagotzeko, iritzi batekiko adostasuna handitzeko, hauteskundeetan bozkak alde batera edo bestera zuzentzeko, jarrera jakin bat modan jartzeko…

Hautsi dezagun leiho irekiaren mitoa, beraz: selekzioak egitea ezin da objektiboa izan. Ezkutatu egiten da eraiki egiten dela, diskurtsoa dagoela: horrela nahaste-borrastea baino ez da eragiten. Puntu hau, irudi-aztertzaileok, oso ikasgai garrantzitsua da irudiak irakurtzen ikasteko.

Advertisements
Explore posts in the same categories: Telebistari Buruzko Gogoeta

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: