Lardaskeriak hedabideetan.

Medioen arteko primizia-lehiaketan, ohikoa da albisteak ematea informazioen analisiak eta kontrasteak egin gabe–primiziak ikusleak suposatzen ditu eta–. Halakoetan hanka sartu daiteke polito. Eta gertatu da: bi aldiz lau eguneko epean.

2010eko martxoaren 16an Frantziako poliziek Joseba Fernandez Aspurz ustezko etakidea atxilotu zuten.

Espainiako EFE agentziak  (fehaciente, fidedigna y facil. La informacion con EFE), haren argazkia zelakoan, Joseba Fernandez Gonzalez, Ezker Batuko militante ohiaren fffotografia  bidali zuen hedabide guztietara, eta ia denek argitaratu zuten, nazioarteko hedabideek barne.

Martxoaren 19an, Frantziako Poliziak ere banatu zuen beste bideo bat: Parisko tiroketan parte hartu zuten ustezko etakideak supermerkatu batean erosketak egiten ari zirenekoa. Beste gezur bat: gerora jakin zen suhiltzaile katalanak zirela, eta ez zutela zerikusirik ezelako tiroketekin.

Dirudienez, poliziak ere sartu dira hedabideen dinamika primiziazale kontrastatu-gabeetan. Lardaskerietan.

Medioek agentzietan erosten dituzte albisteen % 80a –informazioak, gaur egun, kontsumitzen den beste edozein produktu bezalakoak dira–. Ez da kazetarien lana kuestionatzea “goragotik” eginda datorren albistea; tokatzen denean berria ematea, dagokion moduan atontzen dute eta halaxe emititzen. Ondoren izaten dira albisteen edukiei buruzko barkamenak, ñabardurak, ukazioak… baina hitza jan behar dutenean jada, desenkusatuen  indarra ahula da, eta azalpenak aho txikiz ematen dira.

Okerreko albisteak ematea, bestalde, pentsatu baino errentagarriagoa izan daiteke. Irudien garrantziagatik lehenbizi, eta polemikagatik ondoren, albistea hedatu duten medioek gehitu egiten dituzte espektadoreak zein erabiltzaileak (Interneten). Horrek publizitatea jasoko dutenen kopurua handitzen du eta erabiltzaile kopurua gehitu (estatistikei eta medioen “izen onari”begira).

Advertisements
Explore posts in the same categories: Albistegiak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: