E. Galeanok.

“Pedro Algorta abokatuak, emakume biren hilketaren espediente mardula erakutsi zidan. Hilketa bikoitza labanez izan zen, 1982ko bukaera aldean, Montevideoko aldirietan. Akusatuak, Alma Di Agostok, konfesatu egin zuen. Urte bete zeraman preso, eta bertan usteltzera kondenatuta zegoela zirudien. Ohikoa denez, poliziek torturatu eta bortxatu egin zuten. Hilabete osoa eman zuten hura behin eta berriro jipoitzen , harik eta azkenean atera zizkioten zenbait aitormen. Alma Di Agostoren aitormenek ez zuten elkarren antzik, hilketa, modu ezberdinetan egin izan balu bezala. Aitormen bakoitzean pertsonaia desberdinak zeuden, izenik eta helbiderik gabeko fantasma xelebreak, “pikana” elektrikoak edonor eleberrigile emankor bihurtzen duelako. Kasu guztietan egileak, olinpiar-atleta baten arintasuna erakusten zuen, ferietako gihartsuen indarra eta hiltzaile profesional baten abilezia. Baina harrigarriena xehetasunen ñabardura zen: aitormen bakoitzean, akusatuak arropak, keinuak, eszenarioak, egoerak, objektuak… milimetroz milimetro deskribatu zituen. Alma Di Agosto itsua zen. Ezagutu eta maite zuten auzokideek, Alma erruduna zela sinesten zuten:
–Zergatik?-galdetu zuen abokatuak.
–Egunkariek diotelako.
–Baina egunkariek gezurrak esaten dituzte- erantzun zuen abokatuak.
–Baina irratiak ere halaxe dio- azaldu zuten auzokoek. -Eta telebistak!”
Eduardo Galeano, El Libro de los Abrazos (1989)

Advertisements
Explore posts in the same categories: Irakurgaiak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: