Felipe L. Aranguren soziologoarekin elkarrizketa (gazt)

Posted maiatza 14, 2012 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: a. Zaborra, b. Zentsura, e. Manipulazioa, g. Alienazioa, Telebistari Buruzko Gogoeta

Felipe L. Aranguren soziologoa eta poeta da. “Mecanica del muro” dokumentaleko elkarrizketa honetan azaltzen digu telebistak gizartean jokatzen duen rola, ideologiak eta iritziak sortzeko duen ahalmena, telezaborraren erabilpena zein den, alienazioa zer den eta gaur eguneko gizartea ulertzeko beste hainbat gai interesgarri.

‘Telezailak’ liburua aurkeztu dute.

Posted azaroa 13, 2011 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: Telebistari Buruzko Gogoeta

Koldo Almandozek, Harkaitz Canok, Irati Jimenezek eta Goizalde Landabasok parte hartu dute

2011/11/09

Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? Sei egilek galdera hau luzatu diete irakurleei ‘Telezailak’ (Txalaparta, 2011) liburuan. Harkaitz Canok, Koldo Almandozek, Katixa Agirrek, Xabier Mendigurenek eta Irati Jimenezek parte hartu dute argitalpen berri honetan. Hil honetan Donostia Kulturak ‘Telesail berriak, fikzio berriak’ zikloaren bigarren ekitaldia antolatu du, eta jardunaldion barruan aurkeztuko dute ‘Telezailak’ liburua. Telesail zaleentzako topagunea dira; generoaren alderdi desberdinei buruz eztabaidatu eta erreferentzia berriak ezagutzeko.

Joan den azaroaren 3an hasi zen zikloa, Iñaki Oyarzun blogariaren hitzaldiarekin. Hurrengo hitzordua ostiralean (11an) izango da. Telezailak liburua aurkeztuko dute Ernest Lluch kultur etxean, 19:00etan. Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok koordinatutako liburua da, eta hainbat egileren lanak jasotzen ditu. Aurkezpenean Harkaitz Cano, Irati Jimenez, Koldo Almandoz eta Goizalde Landabaso izango dira solasean.

Azken urteotan hainbat telesailek lortutako ospea izango dute hizpide; gizartean eta askotariko kultur esparrutan lortutakoa, esaterako. Ikus-entzunezkoen industrian gertatu diren aldaketek fikzioa kontatzeko modu beri eta berritzaileak ekarri ditu telebistara. Edo beharbada, eredu klasikoak luzaroan hain izen txarra izan duen telebistara pasa dira. Telesailak eta literatura, pertsonaia gaiztoek sortzen duten lilura eta beste hainbat gai jorratuko dituzte solaskideek.

Jardunaldiaren azken hitzaldia azaroaren 17an egingo dute. Datozen telesail eta denboraldien berri emango du Alberto Reyk Ernest Lluchen, 19:30ean.

Ikus ezazu albistea

Norgutxiagoka. Xabier Gantzarain.

Posted Iraila 26, 2011 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: Telebistari Buruzko Gogoeta

Audientzia epaile zitala da, ez du izenik, ez du sinatzen, sofan etzanda mandoa desarratzen du, hil hadi, akauzazte danok, frigorifikora jaikitzen da, komuneko buelta egiten du, denok gara audientzia, etzaten da berriz, hartzen du aginte-zakila, eta inork ez diola agintzen sentitzen du, hiri ez diat behintzat botorik emango, katez kate joaten da, hau ez, hau ere ez, hainbeste kate eta ez dago ezer, sekula ez da egoten ezer, audientzia ez da ergela, nekatuta egotea, gauero esertzen da telebistaren aurrean, audientzia epaile zitala da, katez aldatzen du, eta ez dizu botorik ematen. Ezin du besterik.

Igande arrats grisa DSK zuriaren hitzak entzuten eman ditu, une faute morale, azala behar da gero, hobe nuen zinera joanda, ez zeukan ordea inora irteteko gogorik, eguraldiak ere ez zuen laguntzen, etxean geratu da, beste askotan bezala, telebista piztu du. Lehen irakurri egiten zuen. Lehen jakin mina zeukan, orain ez, orain mina dauka. Eta ez du ezagutzen telebista baino ansiolitiko merkeagorik. Saskibaloia ere badago-eta!

Norgehiagokak atsegin ditu. Azken aldian ezinezkoa egiten zaio mundua Hegelen Nagusiaren eta esklaboaren dialektika haren arabera ez irakurtzea.

Ezin du besterik.

Irakur ezazu BERRIAN

Chimamanda Adichieren hitzaldia (estereotipoak)

Posted Iraila 24, 2011 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: f. Estereotipoak

Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrak emandako hitzaldia Oxforden, 2009an.

dffscds

Isiltasunik ozenena, hedabideena (Edu Lartzanguren)

Posted Iraila 21, 2011 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: Telebistari Buruzko Gogoeta

Erredakzioetan 2010. urtean «isildutako hamabi albiste» bildu ditu Kataluniako Media.cat taldeak txosten berezi batean, eta paperean argitaratu dute, Interneten jartzeaz gain.

Zentsura modernoaren tresna nagusia isiltasuna da. Hala ondorioztatu du kataluniako kazetari talde batek, eta erredakzioetan zakarrontzira botatako albisteak erreskatatzeari ekin dio. 2010ean albiste izan ez ziren hamabi berri urtekari batean bildu dituzte.

Ramon Barnils kazetari taldearen ekimena da urtekaria. Hedabideen jarduera behatzeko Media.cat gunea du taldeak, eta hainbat txosten argitaratzen dituzte han, hilero. Anuari media.cat. Els silencis mediàtics de 2010 «txosten berezia da, eta paperean argitaratu nahi izan dugu, Interneten jartzeaz gain», dio Humbert Roma taldeko kideak.

Hamabi gaietan jarri dute arreta: Katalunian etorkinentzako kartzela batean gertaturiko heriotza, eta Espainiako errege familia ustelkeria kasu batengatik ikertzen hasi direla. Hainbat herrialdetako enpresek Mendebaldeko Saharan dituzten negozioak agerian utzi dituzte, eta gazte anarkista bat errugabetzat jo zutela zabaldu, talde armatu bati laguntza ematea egotzi ondoren, taldea Poliziaren asmakizuna zela frogatu zutelako.

«Hamabi hausnarketa dira», dio Alex Gutierrez Escacc Kataluniako Kultura eta Komunikazio Guneko presidenteak, «horietatik abiatuta, pentsa dezakegu nola berritu hedabideak, ez daitezen aldendu kontrol demokratikoa gauzatzeko betebeharretik».

Roger Pala urtekariaren koordinatzaileak dioenez, Ameriketako Estatu Batuetako Project Censored taldeko lanean oinarritzen da Kataluniakoa. 1976. urtean Kaliforniako Sonoma Unibertsitatean sorturiko taldeak urtero argitaratu du zerrenda bat, «zentsuraturiko» 25 albisterik garrantzitsuenekin. Besteak beste, Noam Chomsky pentsalariak hartu du parte ekimenean.

Hona kataluniako txostenak jasotzen dituen albisteetako hiru.

1. Espainiako erregearen suhia ikertu dute

Enric Borrasek urtekarian azaldu duenez, Balear Uharteetako auzitegi bat Iñaki Urdangarin Espainiako erregearen suhiak zuzenduriko fundazio bati emaniko 1.200.000 euroko laguntza publikoa ikertzen hasi zen 2010ean.

Izan ere, dirutza hori jaso zuen Urdangarinen Instituto Noos fundazioak Balearretako kirol eta turismoaren inguruan kongresu bat antolatzeagatik 2005ean. Kongresuak asteburu bat baino ez zuen iraun, eta ustelkeriaren kontrako fiskalak eta epaileak ez zuten halako gastu handia justifikatzeko moduko fakturarik ikusi. Urdangarinek institutuaren presidentetza utzi zuen hurrengo urtean, eta erakundea bera desegin zuten gero. Fiskalak ez du Urdangarin salatu edo deklaratzera deitu, eta ikerketa, zabalik egon arren, geldituta dago.

2. Okupazioaren esplotazioa

Marokoko Gobernuak Aaiungo herritarren kontra 2010eko azaroan eginiko erasoan bi pertsona hil eta dozenaka zauritu eta atxilotu zituzten.

Espainiako Gobernuak oso erantzun ahula eman zion Mendebaldeko Saharako herritarren zapalketari, hango natur baliabideak legez kanpo ustiatzen dituzten enpresei babes emateko, besteak beste. Laia Altarribak nabarmendu duenez, Marokoko poliziak tiroka ari ziren bitartean, Galiziako Rianxeira enpresak hegaluzeak latetan sartzen jarraitzen zuen Aaiunen, Sahararrek lan hori gelditzeko eskatu arren, eta Kataluniako FMC Foret konpainiak Saharako fosfatoa ustiatzen segitzen zuen. Istiluen berri eman zuten hedabideek, baina okupazioaren atzean dauden interes ekonomikoak azaldu gabe.

3. Hipoteka kitatzeko salbuespena

2010. urtean nabarmentzen hasi zen Espainiako Estatuak hipoteken inguruan duen legedia bezalakorik ez dagoela inguruko herrialdetan. Europako leku gehienetan aski da etxebizitza itzultzea hipoteka kitatutzat emateko. Espainiako legediaren arabera, berriz, etxea bankuari itzulita ere zorra ordaintzen jarraitu behar duzu. Bada, 2010ean hedabide gehienetan albiste izan ez zena, mintzagai ozena bihurtu da 2011n. Gemma Garcia Fabregak azaldu du salbuespenaren zergatia: etxea itzultzea ordain gisa onartuz gero, bankuek eta kutxek 15.000 milioi euro galduko lituzkete. Hori, halere, 2009an jasotako irabazien %25 baino ez litzateke haientzat.

Berrian jasoa.

“Thought of You”, by Ryan Woodward

Posted Iraila 18, 2011 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: Animazioaren Txokoa

Eskuz marraztutako 25000 irudiz osatutako animazioa (24 fotograma segundoko):

Nola egin zuten animazioa:

Ryan Woodward

Al Jazeera, informazio objektiboen iturria izatetik eskandaluzko manipulazioen mezularia izatera

Posted Iraila 2, 2011 by Beurkoko Arte-Batxilergoa
Kategoriak: e. Manipulazioa

© cc-by-sa  Triku ¦ 2011-09-02 ¦ 08:19 ¦ telebista

Askok gogoan daukagu OTANek Irak edota Afganistanen inbasioak burutu zituenean Mendebaleko komunikabideek ezkutatzen edo manipulatzen zituzten informazioak Al Jazeera zela argitaratzen eta argitzen zituena. Eta berdin Israelek palestinarrekin egiten dituen sarraskiekin. Haiek ziren mundu mailako erreferentea. Orain, harrituta, ikusi dugu Al Jazeera izan dela OTANen eraso zuritzeko manipulazio eta gezurren iturririk nagusiena.

Lehenengoa izan zen matxinadaren hasieran inork ikusi ez dituen Gadafik egin omen zituen 6.000 hildako, eta aurre-azkena, eta xelebrea benetan, izan da Qatarren egin zuten Tripoliko Plaza Berdearen kopia “matxinoen” garaipena antzezteko.

Ziur aski, guzti honek zerikusirik dauka Qatarren erregea, eta Gadafiren etsaia dena, Estatu Batuen aliatu kuttuna izateaz gain, Al Jazeeraren jabea izatea.

Irak, eta Afganistanen bezala manipulazio informatiboa eta gezurrak izan dira funtsezko armak erasoak burutzeko.

Estekan sakatuz irakurri dezakezue (gaztelaniaz) oso lan zabala kontu honi buruz.

 

Sustatun jasoa:

http://sustatu.com/1314899973